[itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
As, Urt 22, 12:42:20, CET 2008
Egun on,
Gurean ere ibili dugu zuenean egindako gogoeta hari bera. Dena dela, izena noizbait ere hala sortu zen/genuen eta halaxe eusten diogu orain ere.
Kontu pare bat:
- 1. "Servicio de Montes" zer den? Administrazioak gai jakin batzuk kudeatzeko sortu duen antolamendu bat. 1995ean, Departamentuaren egitura organikoa zehaztu eta arrazoitu zenean, honela jartzen zuen zerbitzu honi buruzko artikuluan: El Servicio de Montes ejercerá las funciones ... de protección y desarrollo del patrimonio forestal de Navarra, así como ... en materia de Comunales. Beraz, arrazoi duzu, gehienbat arboladi-baso-oihanen gaineko aferak hartzen zituen/ditu bere gain. Baina ez horiek bakarrik, herrilurrei buruzko kontuak ere bai... (Zerbitzuaren azpian bi atal daude: Oihanak Kudeatzeko Atala eta Herrilurren Atala).
- 2. Dudarik ez dago, gaur egun, "mendi" frantsesezko
"montagne" eta inglesezko "mountain" terminoen parekoa da. Baina, gure aurretikoak ere aipatu dituzunez... Hor kontua pixka bat gehixeago nahasten da. Begiratu OEHn bestela, mendi hitzak dituen adiera guztiak (...Dans quelques localités de la Haute-Navarre, mendi se dit pour bois, forêt...).
Dena dela, Joan Mari, mila esker zure argibideengatik. Kontuan hartuko dugu gurean ere inoiz ordain horren egokitasuna berriz ere aztertzea erabakitzen badugu.
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Joan Mari Iriondo
Enviado el: martes, 22 de enero de 2008 11:37
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Aupa, egun on, denoi:
Arratia, Orozko, Zeberio, Arrankudiaga, Laudio eta alde honetan bereizten
dute gure nagusiek, zehazki eta zorrozki, gainera zer den basoa eta zer den
mendia.
Servicio de Montes berak ez ote du esan nahi servicio de bosques. Guretzako
halakoak dira herribasoak, auzobasoak, basoak, e.a.
Besteak, gailurrak, tontorrak, eta antzekoak mendiak dira, frantsesezko
"montagne" eta inglesezko "mountain" terminoen parekoak.
Banago gure aurretikoek erabili dutela basoa hitza foresta/forestal, e.a.en
kideko.
Hortik aparte, Mendi Federazioak ere nik uste zer esana baduela kontu
honetan.
Servicio de Montes = relativo a las explotaciones silvícolas y forestales,
bada, orduan Baso terminoa erabiltzen dugu Arratian eta Kantauri Arabarrean,
kasurik gehienetan, salbu eta erabiltzailea adinean gaztea ez bada.
Joan Mari
Laudio
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: asteartea, 2008.eko urtarrilak 22 11:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Mendi Zerbitzua
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Amaia Lasheras
Enviado el: martes, 22 de enero de 2008 11:11
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Egun on:
Zein da Zerbitzu horren izen ofiziala?
Eskerrik asko.
Amaia
______________________________________________
Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita del Público.
http://es.promotions.yahoo.com/revelacion2007/favoritos/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago