[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
Inma Eguen
eguen a bildua zaldibar.org
Or, Eka 6, 10:01:10, CEST 2008
1) Zaldlibarko Udalak argitatzen du liburuxka hori.
2) Guk batuaz idazten dugu, baina ez Udalaren inongo batzarretan hala
erabaki delako, baizik eta ohituraz. Nik hirugarren horri -jatorrari,
benetakoari- tokirik utzi behar zaion... zalantzan nago.... ez naiz horren
zalea. Hala ere, prest nago entzuteko zuen iritziak.
Mila esker denoi,
Ima, Zaldibarko Udala
----- Original Message -----
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 06, 2008 9:47 AM
Subject: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
> Bi gauza:
>
> 1.- Liburuxka hori nork argitaratua da? Lagun-talde edo elkarte batek ala
> Zaldibarko Udalak?
>
> 2.- Hor zalantza izango da euskara batuaz ala bizkaieraz idaztea, ezta?
> Ala
> hirugarren aukera bat ere badago? "Jatorrera", adibidez? Ai, ai, ai...
>
> Xabier
> ----- Original Message -----
> From: "Inma Eguen" <eguen a bildua zaldibar.org>
> To: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
> Cc: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, June 05, 2008 6:06 PM
> Subject: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
>
>
>> Gurean uztailean ospatzen dira herriko jaiak; jai horietako zein auzune
> guztietako jaietako egitarauak batu eta liburuxkatxo bat osatzen dugu
> etxez
> etxe banatzeko. Auzuneetako jai-egitaraua auzuneetako jendeak ekartzen du,
> normalean beti gaztelaniaz. Zorionez, auzune batekoak hasi dira euskara
> hutsean ekartzen, baina ez nago egitaraua dagoenetan sartzearen alde.
> Zergatik? Euskara jatorrean idatzita dagoelako, kalien egiten dogun
> moduen.
>>
>> Zuek zer uste duzue zabal-zabal dabilen joera horretaz? beste barik
>> onartu
> eta testua dagoenetan sartu beharko nuke jai-egitarauan? ala, auzune
> horretakoek inkisidorea naizela pentsatu arren, euskara estandarrean
> idaztea
> komeni da?
>>
>> Ima Eguen
>> Zaldibarko Udala
>>
>> Hona hemen egitaraua:
>> ZAPATUE, UZTAILAK 19
>>
>>
>> 11:30 BAKILLAU ETA PAELLA TXAPELKETIE
>>
>> 14:00 LAPIKO AURKEZPENA, EPAILIEN ONERITZIXE TA SARI BANAKETIE.
>>
>> JARRAIXEN BAZKARI HERRIKOIE.
>>
>> 16 :00 UME JOKUEK ETA TXOKOLATADIE
>>
>> 16 :30 MUS ETA BRISKA TXAPELKETIE
>>
>> 18 :30 ASTO PROBAK Sariak: 1ª 275¤ Txapela eta
> garaikurra
>>
>> Satxibar, 2ª
>> 240¤
>>
>> Miguel Angel Agirre 3ª 230¤
>>
>> Artabeiti 4ª 220¤
>>
>> 5ª 210¤
>>
>> 6ª 200¤
>>
>> 21:00 AFARI HERRIKOIE
>>
>> 22:30 ERROMERIXIE “LOTXO” TALDIEN ESKUTIK
>>
>> 23:00 BOLO TXAPELKETIE
>>
>>
>>
>> DOMEKIE, UZTAILAK 20
>>
>>
>> 12:00 MEZA SANTUE, AUZUNAKO DIFUNTO DANAN OMENEZ. 18:00 UMIENDAKO JOKUEK
>>
>> 13:00 OMENALDIXE AUZUNAKO PERTSONA NAUSIXEI ALBOKA ETA TXALAPARTAZ
> ANIMATUTA. “ANER, MAIDER ETA IBON.
>>
>>
>>
>> 18:00 ASTO PROBAK.
>>
>> BITTORIO ZELAIA
>>
>> GOIZEDER JATETXEA.
>>
>> MAIORA ELKARTEA.
>>
>>
>>
>> ETA OTZARAREN ZOZKETA.
>>
>>
>>
>> 21:30 ARGAZKI PROIEKZIOA.
>>
>> 22:00 JAIXEI AMAIERIE EMOTEKO TRAKIE
>>
>> ----
>> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
>> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago