[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Eka 6, 10:20:19, CEST 2008


Nik ez ditut bizkaiera idatziaren arauak ezagutzen, baina ez dut uste, ez,
testu horrek betetzen dituenik.

Udalaren argitalpen bat izatekoa bada, ez zait iruditzen aukerarik
daukazuenik euskara batutik eta bizkaiera idatzitik kanpo.

Xabier
----- Original Message ----- 
From: "Inma Eguen" <eguen a bildua zaldibar.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, June 06, 2008 10:01 AM
Subject: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"


> 1) Zaldlibarko Udalak argitatzen du liburuxka hori.
>
> 2) Guk batuaz idazten dugu, baina ez Udalaren inongo batzarretan hala
> erabaki delako, baizik eta ohituraz. Nik hirugarren horri -jatorrari,
> benetakoari- tokirik utzi behar zaion... zalantzan nago.... ez naiz horren
> zalea. Hala ere, prest nago entzuteko zuen iritziak.
>
> Mila esker denoi,
>
> Ima, Zaldibarko Udala
> ----- Original Message ----- 
> From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Friday, June 06, 2008 9:47 AM
> Subject: Re: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
>
>
> > Bi gauza:
> >
> > 1.- Liburuxka hori nork argitaratua da? Lagun-talde edo elkarte batek
ala
> > Zaldibarko Udalak?
> >
> > 2.- Hor zalantza izango da euskara batuaz ala bizkaieraz idaztea, ezta?
> > Ala
> > hirugarren aukera bat ere badago? "Jatorrera", adibidez? Ai, ai, ai...
> >
> > Xabier
> > ----- Original Message ----- 
> > From: "Inma Eguen" <eguen a bildua zaldibar.org>
> > To: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
> > Cc: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
> > Sent: Thursday, June 05, 2008 6:06 PM
> > Subject: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
> >
> >
> >> Gurean uztailean ospatzen dira herriko jaiak; jai horietako zein auzune
> > guztietako jaietako egitarauak batu eta liburuxkatxo bat osatzen dugu
> > etxez
> > etxe banatzeko. Auzuneetako jai-egitaraua auzuneetako jendeak ekartzen
du,
> > normalean beti gaztelaniaz. Zorionez, auzune batekoak hasi dira euskara
> > hutsean ekartzen, baina ez nago egitaraua dagoenetan sartzearen alde.
> > Zergatik? Euskara jatorrean idatzita dagoelako, kalien egiten dogun
> > moduen.
> >>
> >> Zuek zer uste duzue zabal-zabal dabilen joera horretaz? beste barik
> >> onartu
> > eta testua dagoenetan sartu beharko nuke jai-egitarauan? ala, auzune
> > horretakoek inkisidorea naizela pentsatu arren, euskara estandarrean
> > idaztea
> > komeni da?
> >>
> >> Ima Eguen
> >> Zaldibarko Udala
> >>
> >> Hona hemen egitaraua:
> >> ZAPATUE, UZTAILAK 19
> >>
> >>
> >> 11:30 BAKILLAU ETA PAELLA TXAPELKETIE
> >>
> >> 14:00 LAPIKO AURKEZPENA, EPAILIEN ONERITZIXE TA SARI BANAKETIE.
> >>
> >>             JARRAIXEN BAZKARI HERRIKOIE.
> >>
> >> 16 :00  UME JOKUEK ETA TXOKOLATADIE
> >>
> >> 16 :30 MUS ETA BRISKA TXAPELKETIE
> >>
> >> 18 :30 ASTO PROBAK                   Sariak: 1ª 275¤  Txapela eta
> > garaikurra
> >>
> >>             Satxibar,                                              2ª
> >> 240¤
> >>
> >> Miguel Angel Agirre                        3ª 230¤
> >>
> >> Artabeiti                                              4ª 220¤
> >>
> >>                                                                  5ª
210¤
> >>
> >>                                                                  6ª
200¤
> >>
> >> 21:00 AFARI HERRIKOIE
> >>
> >> 22:30 ERROMERIXIE “LOTXO” TALDIEN ESKUTIK
> >>
> >> 23:00 BOLO TXAPELKETIE
> >>
> >>
> >>
> >> DOMEKIE, UZTAILAK 20
> >>
> >>
> >> 12:00 MEZA SANTUE, AUZUNAKO DIFUNTO DANAN OMENEZ. 18:00 UMIENDAKO
JOKUEK
> >>
> >> 13:00 OMENALDIXE AUZUNAKO PERTSONA NAUSIXEI ALBOKA ETA TXALAPARTAZ
> > ANIMATUTA. “ANER, MAIDER ETA IBON.
> >>
> >>
> >>
> >> 18:00 ASTO PROBAK.
> >>
> >>           BITTORIO ZELAIA
> >>
> >>           GOIZEDER JATETXEA.
> >>
> >>           MAIORA ELKARTEA.
> >>
> >>
> >>
> >> ETA OTZARAREN ZOZKETA.
> >>
> >>
> >>
> >> 21:30 ARGAZKI PROIEKZIOA.
> >>
> >> 22:00 JAIXEI AMAIERIE EMOTEKO TRAKIE
> >>
> >> ----
> >> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> >> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
> >
> > ----
> > Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> > http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago