[itzul] Decretos de Nueva Planta

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Eka 11, 08:20:42, CEST 2008


> Borboitarrek ezarritako horiek, espainiar estatuaren zentralizazioa
> aregotu egin zutenak nola ematen dira euskaraz (batez ere Nueva
> Planta horrrek zoratuta nauka, ez baitut ezer topatu).

Historiari buruzko testuetan, gutxienez bitan aurkitu dut «Oin Berrirako 
Dekretuak»:
http://www.koroirastorza.com/HISTORIA2/HistoriaEdukiak/Historia2-1gaia.htm
http://recursos.pnte.cfnavarra.es/~mozkoidp/ariketak/Espainiako%20historia/ARO%20MODERNOA.pdf


Oharra:
Aurrez ere aipatua da kontu hau ItzuLen:
fr Bourbon > es Borbon < eu Borboi?

Atzerriko izen propioekin ez dugu hala jokatzen: Johnson > Johnsoi? 
Mendelssohn > Mendelssohi?

Beraz, Borbondar.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago