[itzul] borboitarrak, borbondarrak, bourbondarrak
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Eka 11, 09:56:30, CEST 2008
Beste hari batetik tiraka, gai bihurri bat plazaratu da (orain ere, edo
berriro ere)ustekabean: "borboitar".
Egia da, Gotzonek esan duen moduan, atzerriko izen bereziekin ez dugula
hola jokatzen: "Johnson > Johnsoi". Alegia, ez diegula aplikatzen hitz
arruntak mailegatzeko erabiltzen ditugun irizpideak (acordeón/accordéon
> akordeoi, coton > kotoi...).
Egia da, halaber, gaur egun erabat betetzen den hori ez dela beti hala
izan, ez euskaraz ezta erdaretan ere: "Magallanes, Magallaes,
Magellan"... eta antzekoetan garbi ikusten da hori.
Dinastien izenak abizenak baino gehiago dira, izenaren "garrantziari"
dagokionez. Hau da, erabilera-maiztasunari begira, askoz erabiliagoak
dira, edo izan dira.
Onomastikan askotan betetzen den lege bat (onomastika, berez, legerik
ezaren edo salbuespenen erresuma bada ere): zenbat eta ezagunago,
zaharrago, gertuagoko eta erabiliago izan izen bat are errazago aldatzen
zaio grafia.
Horregatik, adibidez, "Borbon" gaztelaniaz, edo "Borbó" katalanez, nahiz
eta frantsesez "Bourbon" izan.
Euskaraz zalantza egin dugu behin baino gehiagotan hori nola idatzi:
jatorrizkoa gorde ala egokitu? Tradizioak, zoritxarrez, ez digu argi
egiten. Oso-oso gutxi erabili da testu zaharretan, eta, erabili denean,
askotan bezala, ez dago batasunik: "Bourbon" erabili zuen Tartasek, eta
"Borbon" erabili zuen Iztuetak.
Azken urteotan, berriz, "Borboi" formak bidea/bidexka egin du
(zenbateraino bide luze edo laburra den, ez naiz ausartzen neurtzen):
"borboitar" erabili zuen Jon Etxaidek; geroago, Elhuyar eta Harluxet
entziklopedietan, "Borboi" proposatu da; Lur entziklopedian hirurak
ageri dira, "Borbon, Bourbon eta Borboi"; Hezkuntza Sailaren
estilo-liburuan "Borboi" proposatu da. Eta Ereduzko Prosak esaten digu
Koro Navarro, Koldo Izagirre, J.M. Olaizola "Txiliku", Martin Anso eta
Aingeru Epaltza idazleek "Borboi" erabili dutela.
Euskaltzaindia, azken hilabeteotan, Europako hainbat eskualderen
euskarazko izenak finkatzen ari da (eskualde historikoak eta gaur
egungoak). Ia amaituta dago araua, eta laster argitaratuko da (hala
espero dut, behintzat). Arau horretan ez dira dinastia-izenak ageri,
baina, zeharka, bai. Frantziako antzinako "frantsesa:
Bourbonnais/gaztelania: Borbonesado/katalana: Borbonès/okzitaniera:
Borbonés/Barbonés" eskualde-izenaren euskarazko forma finkatuko du
Euskaltzaindiak. Bi aukera daude: jatorrizkoa hartzea ("Bourbonnais"),
askotan egin den bezala (batez ere, tradiziorik ez dagoenean eta gure bi
auzo-hizkuntzak bat datozenean) edo euskarazko forma ematea
("Borboierria"), gure bi auzo-hizkuntzak bat ez datozenean eta
nolabaiteko tradizioa edo erabileraren lekukotza dagoenean (hala arautu
dira, adibidez, "Milanerria" eta "Sudeterria", araua oraindik argitaratu
ez bada ere). Hor Euskaltzaindiak zer arautzen duen (eta, hil honetan ez
bada, hurrengoan eztabaidatu eta erabakiko da), euskarri bat izan
dezakegu batera edo bestera jotzeko.
Nik, bitartean, "borboitarrak" erabiltzen dut.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Kulturgintza(e)k dio:
> Mila esker ekarpenagatik eta zuzenketagatik
>
> ----- Original Message -----
> From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, June 11, 2008 8:20 AM
> Subject: Re: [itzul] Decretos de Nueva Planta
>
>
>> Borboitarrek ezarritako horiek, espainiar estatuaren zentralizazioa
>> aregotu egin zutenak nola ematen dira euskaraz (batez ere Nueva
>> Planta horrrek zoratuta nauka, ez baitut ezer topatu).
>
> Historiari buruzko testuetan, gutxienez bitan aurkitu dut «Oin Berrirako
> Dekretuak»:
> http://www.koroirastorza.com/HISTORIA2/HistoriaEdukiak/Historia2-1gaia.htm
> http://recursos.pnte.cfnavarra.es/~mozkoidp/ariketak/Espainiako%20historia/ARO%20MODERNOA.pdf
>
>
> Oharra:
> Aurrez ere aipatua da kontu hau ItzuLen:
> fr Bourbon > es Borbon < eu Borboi?
>
> Atzerriko izen propioekin ez dugu hala jokatzen: Johnson > Johnsoi?
> Mendelssohn > Mendelssohi?
>
> Beraz, Borbondar.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago