[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Eka 12, 15:22:11, CEST 2008


Ez dut ikusten zergatik ezin den itsasontzi bat "eraiki".
Azken batean, itsasontzi bat egitura bat da, eta ez dut arazorik ikusten
"egitura bat eraiki" esan ahal izateko.
Eta, gainera, ez dakit zergatik askotan ibiltzen ote garen/diren euskarari
adierazpideak murrizten, kontrakoa egin beharko litzatekeenean.

Xabier Aristegieta

----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 12, 2008 11:40 AM
Subject: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?


> Zalantza bat sortu zaigu, eta hemen gauden guztiok lehorrekoak
> garenez, ez daukagu batere argi: gaztelaniaz "los barcos se
> construyen", baina euskaraz ere "itsasontziak eraikitzen dira"???, ze
> guri arraro egiten zaigu, baina "egin" aditza izan ezik, bestelako
> alternatiba ez zaigu otutzen.

Sarean ageri dira «itsasontzia eraiki» batzuk, baina ziurrenik zuen
zalantza bide beretik sortuak izango dira. Ereduzko Prosan ez da bat
bera ere ageri.

Albaola Elkarteak (http://www.albaola.com/) bere ontziola «ontzi
tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa» dela esaten du, baina
azalpenak ematerakoan «ontzi horien erreplika zehatzak egiten» dituztela
argitzen du. Iruditzen zait gazteleraren eraginez eratua dela «ontzi
tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa». Izan ere,
nominalizazioak kenduta, ez dakit «ontzi tradizionalak ikertu eta
eraikitzeko zentroa» ipintzen ausartuko liratekeenik...

Itsasontziak egin, ontzigintza...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago