[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Eka 13, 10:02:21, CEST 2008
Itsasontzien kasua ekarri da plaza honetara, baina oroitzen naiz noizbait ere gure lantaldean antzeko gaiarekin aritu ginela eztabaidan. Hain zuzen ere, duda genuen errepideak "egin" ez ezik "eraiki" ere egin ote zitezkeen.
Gaur egun, uste dut gehienok normal samar erraten dugula ez-dakit-nongo errepidea "eraikitzeko obrak" egin behar dituztela. Aski da Google-n ERREPIDEA ERAIKI galdera egitea, zenbat aldiz eta zenbat tokitan erabili den ikusteko.
Konparazio baterako, interesgarria iruditu zait niri atera zaidan lehenbiziko erantzuna. Ahotsak.com-eko grabazio bat da, "Auzolanean errepidea eraiki zutenekoa", 75 urteko debar bati egindako elkarrizketa. Ez baitut entzun, ez dakit "eraiki" hori elkarrizketatzailearena edo elkarrizketatuarena den, baina adineko gizonarena balitz, gazteagook erabiltzeko beldurra uxatzen lagunduko luke...
Orotariko Euskal Hiztegian datozen adibideetatik, eztabaida hau argitzeko, aipagarriak iruditzen zaizkit eraiki aditza "oroitarria", "harrizko saindu bat", "illobia" edo "makiña" eraikigaiekin lotzen dituztenak.
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Aristegieta
Enviado el: jueves, 12 de junio de 2008 15:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Ez dut ikusten zergatik ezin den itsasontzi bat "eraiki".
Azken batean, itsasontzi bat egitura bat da, eta ez dut arazorik ikusten
"egitura bat eraiki" esan ahal izateko.
Eta, gainera, ez dakit zergatik askotan ibiltzen ote garen/diren euskarari
adierazpideak murrizten, kontrakoa egin beharko litzatekeenean.
Xabier Aristegieta
----- Original Message -----
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 12, 2008 11:40 AM
Subject: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
> Zalantza bat sortu zaigu, eta hemen gauden guztiok lehorrekoak
> garenez, ez daukagu batere argi: gaztelaniaz "los barcos se
> construyen", baina euskaraz ere "itsasontziak eraikitzen dira"???, ze
> guri arraro egiten zaigu, baina "egin" aditza izan ezik, bestelako
> alternatiba ez zaigu otutzen.
Sarean ageri dira «itsasontzia eraiki» batzuk, baina ziurrenik zuen
zalantza bide beretik sortuak izango dira. Ereduzko Prosan ez da bat
bera ere ageri.
Albaola Elkarteak (http://www.albaola.com/) bere ontziola «ontzi
tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa» dela esaten du, baina
azalpenak ematerakoan «ontzi horien erreplika zehatzak egiten» dituztela
argitzen du. Iruditzen zait gazteleraren eraginez eratua dela «ontzi
tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa». Izan ere,
nominalizazioak kenduta, ez dakit «ontzi tradizionalak ikertu eta
eraikitzeko zentroa» ipintzen ausartuko liratekeenik...
Itsasontziak egin, ontzigintza...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago