[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Eka 13, 13:04:32, CEST 2008
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)(e)k dio:
> Konparazio baterako, interesgarria iruditu zait niri atera zaidan lehenbiziko erantzuna. Ahotsak.com-eko grabazio bat da, "Auzolanean errepidea eraiki zutenekoa", 75 urteko debar bati egindako elkarrizketa. Ez baitut entzun, ez dakit "eraiki" hori elkarrizketatzailearena edo elkarrizketatuarena den, baina adineko gizonarena balitz, gazteagook erabiltzeko beldurra uxatzen lagunduko luke...
Ahotsak.com-eko lagunei galdetu diet.
Pasartea ez dago Interneten entzungai, baina eurek entzun dute eta
hiztunak ez du "eraiki" hitzik erabiltzen.
"Kamiñua in (egin)" esaten du.
Asier
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Aristegieta
> Enviado el: jueves, 12 de junio de 2008 15:22
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
>
> Ez dut ikusten zergatik ezin den itsasontzi bat "eraiki".
> Azken batean, itsasontzi bat egitura bat da, eta ez dut arazorik ikusten
> "egitura bat eraiki" esan ahal izateko.
> Eta, gainera, ez dakit zergatik askotan ibiltzen ote garen/diren euskarari
> adierazpideak murrizten, kontrakoa egin beharko litzatekeenean.
>
> Xabier Aristegieta
>
> ----- Original Message -----
> From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Thursday, June 12, 2008 11:40 AM
> Subject: Re: [itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
>
>
>> Zalantza bat sortu zaigu, eta hemen gauden guztiok lehorrekoak
>> garenez, ez daukagu batere argi: gaztelaniaz "los barcos se
>> construyen", baina euskaraz ere "itsasontziak eraikitzen dira"???, ze
>> guri arraro egiten zaigu, baina "egin" aditza izan ezik, bestelako
>> alternatiba ez zaigu otutzen.
>
> Sarean ageri dira «itsasontzia eraiki» batzuk, baina ziurrenik zuen
> zalantza bide beretik sortuak izango dira. Ereduzko Prosan ez da bat
> bera ere ageri.
>
> Albaola Elkarteak (http://www.albaola.com/) bere ontziola «ontzi
> tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa» dela esaten du, baina
> azalpenak ematerakoan «ontzi horien erreplika zehatzak egiten» dituztela
> argitzen du. Iruditzen zait gazteleraren eraginez eratua dela «ontzi
> tradizionalen ikerketa eta eraikuntza zentroa». Izan ere,
> nominalizazioak kenduta, ez dakit «ontzi tradizionalak ikertu eta
> eraikitzeko zentroa» ipintzen ausartuko liratekeenik...
>
> Itsasontziak egin, ontzigintza...
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago