[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Eka 16, 09:36:30, CEST 2008
Gotzon Egiak:
> Mugaren bat beharko du analogiak, baina:
>
> - Alde batetik, Mikel tabernak errepideei buruz esandakoaren haritik,
> lur azpira doazen kutxetak edo argindar eroanbideak, eraiki egiten
> dira?
> Kaleetako espaloiak? Autobideetako bazterbideak? Errepidetako
> seinaleak?
>
> - Bestetik, analogiaren analogiaz, ohartzen garenerako erraz sortuko da
> «itsasontziak eraiki» > «itsasontzien eraikuntza» > «itsasontzien
> eraikuntza sektorea» (hori da, «el sector de construcción naval»).
>
>
Ez dakit irria edo negarra piztuko dizuedan baina, zuen amesgaiztoetan
baino askoz urrunago iritsi dira batzuk dagoeneko.
Pedagogiako ez-dakit-zer kontzeptu geureganatuta-edo, "pentsamendua
eraiki" ikusi izan dut, eta berdin txisteak, kantuak, esaldiak,
komikiak... gogamenaren sorkariak oro.
X.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago