[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Al, Eka 16, 09:56:36, CEST 2008
"Eraiki" aditza "e+ra+iki"-tik datorrela kontuan harturik, hau da,
"jaikiarazi" edo, itasontziak "behetik gora" egiten badira, zergatik ez
erabili "eraiki"? Nire uste txikian astakeria galantik egin gabe, jakina,
eremu semantikoak zabaldu beharrean gaude.
2008/6/16 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:
> > Inork ez du zalantzan jartzen "egin" erabil daitekeela, baina uste dut
> > badela lekua hitz espezializatuagoetarako ere, hala nola "autoak
> fabrikatu"
> > eta "itsaontziak/hegazkinak eraiki".
> >
> > Bide batez, kontura gaitezen "etxea(k) eraiki" bera ere ez dela oso
> > aspaldiko esapidea hizkera gehienetan, eta eskolatu gabeen artean ere ez
> dut
> > uste esapiderik berezkoena denik..
>
> Bada arrazoia: «autoak fabrikatu» egiten diren bezala, «itsasontziak
> eraiki» egin daitezke.
>
> Mugaren bat beharko du analogiak, baina:
>
> - Alde batetik, Mikel tabernak errepideei buruz esandakoaren haritik,
> lur azpira doazen kutxetak edo argindar eroanbideak, eraiki egiten dira?
> Kaleetako espaloiak? Autobideetako bazterbideak? Errepidetako seinaleak?
>
> - Bestetik, analogiaren analogiaz, ohartzen garenerako erraz sortuko da
> «itsasontziak eraiki» > «itsasontzien eraikuntza» > «itsasontzien
> eraikuntza sektorea» (hori da, «el sector de construcción naval»).
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
--
Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago