[itzul] Itsasontziak "eraikitzen" al dira?

Enrique Umaran enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com
Al, Eka 16, 10:31:42, CEST 2008


"Pentsamenduak eraiki" konstruktibismotik etorriko da, psikologia
kognitiboaren aldagaia.

2008/6/16 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>:

> > Pedagogiako ez-dakit-zer kontzeptu geureganatuta-edo, "pentsamendua
> > eraiki" ikusi izan dut, eta berdin txisteak, kantuak, esaldiak,
> > komikiak... gogamenaren sorkariak oro.
>
> Erabilera metaforiko horiek ez dira, gehienetan, arazo izaten, hizkuntza
> arruntak ongi finkatuak dituen adierak zabaldu edo hedatu egiten
> baitituzte.
>
> Pentsamendua edo esaldi bat «eraiki» egin daitekeela sinestea erraza
> iruditzen zait.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> ----
>  Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago