[itzul] onomastikazko zalantza bat

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Maiatza 8, 14:46:34, CEST 2008


Aupa, Xabier.
Nik ere zalantza izan dut behin baino gehiagotan, baina orain argi dudala uste dut.
Beste adibide batzuk ere baditugu: Abaurregaina, esaterako (baita Iruņa ere, baina utz dezagun aparte Iruņea/Iruņa auzia, oso kasu berezia baita).
"Oin" hitza bezala deklinatu beharko dugu.
Oinean, oinera, oineko, oinetik, oinera, oinak, oinaren, oinarekin

Abaurregainean, Abaurregainera, Abaurregaineko, Abaurregainetik, Abaurregainak, Abaurregainaren...

Ongi izan.
Fernando



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago