[itzul] onomastikazko zalantza bat
Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Ast, Maiatza 8, 15:02:12, CEST 2008
Nafarroako herri-izendegian ez da hala ageri. Harrigarria bada ere, Bertizaranaren azken -a hori ez da artikulua. Adituek, behinik behin, ez diote ditxosozko -a hori jarri zerrendetan.
Nafarrokoa izendegian hauek dira -a hori daramatenak:
Abaurregaina, Abaurrepea, Alkasoaldea, Aramendia, Aroztegia, Arribiltoa, Basaburua, Beuntza-larrea, Bordalarrea, Bortziriak, Dantxarinea, Eguzkialdea, Ergoiena, Erreparatzea, Estellerria, Etxartea, Itzagaondoa, Izotzaldea, Kintoa, Elizagorria, Lizarragabengoa, Lurriztiederra, Mendigorria, Otsagabia, Iruņerria, Erromantzatua, Sarekoa, Sarria, Uxarrea, Ziordia, Zizur Nagusia eta Zizur Txikia.
Beraz, -a horren aurretik kontsonantea dutenak gutxi: Abaurregaina, Lurriztiederra...
Ongi izan.
Fernando Rey
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago