[itzul] onomastikazko zalantza bat
Patxi Petrirena
patxi a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 8, 15:30:49, CEST 2008
Arratsalde on:
EIMAren estilo-liburuko "Morfosintaxia" atalean, oharrak jaso ondorengo
ukituak ematean, honako adibide hau erantsi diogu "Azpeitia, -a" adibide
ezagunari:
Debagoien*A*, *-A* Debagoien*A*, Debagoien*EAN*,
Debagoien*ETIK*, Debagoien*EKO
*Bat dator Fernando Reyk esan duenarekin.
Bertizaranaren kasuan, berriz, nik, ingurukoa izanda, uste dut ez dudala
inoiz entzun "Bertizaranean", eta, egiazki, Euskaltzaindiaren izendegian
ez dator -a artikulua dutenen sailean: "Bertizarana" da, besterik gabe
("Bertizaranako" eta abar).
http://www.euskaltzaindia.net/eoda/emaitzak.asp?hizkuntza=eu
Patxi Petrirena
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Kaixo, Fernando:
>
> Bertizarana ere sail berekoa genuke, ezta?
>
> X.
>
> El 08/05/2008, a las 14:46, Rey Escalera, Fernando
> (Itzultzailea:NAO/BON) escribió:
>
>> Aupa, Xabier.
>> Nik ere zalantza izan dut behin baino gehiagotan, baina orain argi
>> dudala uste dut.
>> Beste adibide batzuk ere baditugu: Abaurregaina, esaterako (baita
>> Iruña ere, baina utz dezagun aparte Iruñea/Iruña auzia, oso kasu
>> berezia baita).
>>
>> "Oin" hitza bezala deklinatu beharko dugu.
>> Oinean, oinera, oineko, oinetik, oinera, oinak, oinaren, oinarekin
>>
>> Abaurregainean, Abaurregainera, Abaurregaineko, Abaurregainetik,
>> Abaurregainak, Abaurregainaren...
>>
>> Ongi izan.
>> Fernando
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago