[itzul] Azpi- ala -orde?
Patxi Petrirena
patxi a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 15, 13:34:57, CEST 2008
Alesek (beste mezu batean, galdera gogoraraziz)
"jakin nahi nuke, ea zuei ere ez ote dizuen Jesukristoren belarriko mina sortzen 'azpiofizial' dontsu horrek".
Niri bai, belarriko mina ematen dit ;-) Eta hiztegi berean 'subespezie' ikusita ('azpiespezie' ere badakar), eta Euskaltermen 'subofizial' ikusita, izatekotan ere 'subofizial' aukeratuko nuke. Nolanahi ere, 'ofizialorde' guztiz baliozko iruditzen zait.
Patxi
Aixe, S.L.(e)k dio:
> Eztabaidagune honetan ni baino askoz jantziagoak badira, gai honetan (eta
> beste askotan). Haien erantzunaren zain nengoen, baina, isilik daudenez,
> nire gogoetatxoa ekartzera ausartu naiz.
>
>
>
>> Oro har, gaztelaniaz sub- aurrizkiaren ondoren doana kargu baten izena
>> baldin bada (director, secretario, presidente,...), euskaraz -orde atzizkia
>> jarri ohi da horren ordez (zuzendariorde, idazkariorde,
>> lehendakariorde,...) Aldiz, sub- atzizkiaren bidez zatitze baten ondoriozko
>> unitate txikiagoa adierazten bada (subrutina, subsección, subdialecto,...),
>> euskaraz azpi- aurrizkia jartzeko konbentzioa dagoela ematen du
>> (azpiprograma, azpiatal, azpidialekto,...). Aurrizki hori bera erabiltzen
>> da, adibidez, pertsona batek beste pertsona bat zerbaitetarako
>> kontratatatzen duenean eta kontratatuak kontu bererako beste hirugarren bat
>> kontratatzen duenean (subarriendo, subcontratación,...) eta hortik
>> azpierrentamendu, azpikontratazio, eta abar sortzen dira.
>>
>
> Nire ustez, bereizkuntza ez datza hor. Irudipena dut, «X-orde» jartzen dela
> adierazteko «X-orde» horrek «X» ordezkatuko duela, «X» falta bada edo
> kentzen badute. Adibidez, txapeldunordea txapeldun bihurtzen da, txapelduna
> deskalifikatuz gero. Alkateordea alkate bihurtzen da, alkatea hilez gero.
>
> Irudipen horri jarraituz, «azpi-X», berriz, «X»ren azpikoa edo mendekoa den
> zerbait da, «X» ordeztuko ez duena (ez, behintzat, automatikoki). Azpiatalak
> ez du atala ordeztuko, atala desegiten bada; azpiatala atalaren mendeko da,
> eta kito.
>
> Zuzen baldin banabil, hortaz, «azpiofizial» eta «azpiagente», ofizialaren
> eta agentearen mendeko dira, hurrenez hurren; eta, berez, ez dituzte
> ofiziala eta agentea ordeztuko, haiek falta badira.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> ___________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Gasteiz hiribidea, 89, atzealdea
> 01009 GASTEIZ
>
> Tel.: (+34) 945 174 476
> (+34) 656 703 313
> <aixe a bildua aixe.net>
> <aixe a bildua ctv.es>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago