[itzul] Generalísimo

Paúl Picado paulpicado a bildua yahoo.es
Lar, Maiatza 24, 08:11:07, CEST 2008


Dirudienez, Iñaki, ez zenuen nire galdera ulertu, ezta "txapeldun"arena ere. 
Galdera oso sinplea zen: nola esaten duzuen "generalísimo" hitza euskaraz. Eta ez dut uste zeuk "diktadore puta-alua" jarriko duzunik. Edonork daki erantzun hori ez dela zuzena; beraz, gauzak apropos gaizki esateak ez du zentzu handirik. 
Idatzi duzun parrafada hori oso polita da, bai, baina niri "generalísimo" hitza itzultzea eskatzen badidate horretara mugatuko naiz, eta ez naiz politika egiten hasiko; ez dut denborarik, benetan. Nire lana itzultzea da. 
Hitz bitan (edo gehiagotan): hitz bat gustatzen ez bazaizu, ez irakurri, edo galderari erantzuten badiozu, egin ekarpen aberasgarriago bat, behintzat; izan ere, oraindik ez dut ikusi zure ekarpena, ekarpen politikoa baino ez dut ikusi, eta zerrenda hau, nik dakidala, elkarri ekarpen aberasgarriak egiteko da. 
Eta nire aldetik, zeuk aipatutako "txapelketa" bukatu da, lehen esan dizudan bezala, nire lana itzultzea baita.

 
Paúl Picado Moreno    


      ______________________________________________ 
Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago