[itzul] Cecilianismo
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Maiatza 27, 18:26:33, CEST 2008
> 1- cecilianismo = zezilianismoa ?
Santa Zeziliaren ohoretan hartu zuten izen hori, eliza katolikoa
erreformatu nahi zutenek. Iruditzen zait «zeziliar(t)zale» erabiltzeko
libre zarela, edo «zezilianismo» bera: sarean ez dira behin ere
agertzen, ez bata, ez bestea.
> 2- asociación ceciliana = elkarte zeziliarra? (mugimendu horren barruan
> sortu ziren elkarteak dira)
Izatekotan, «zezilar elkartea»; «lapurtar idazlea» hobe, «idazle
lapurtarra baino».
> 3- Organistía = ?
> (organo-jotzailea omen da/zen organistiako buru, eta bere ardurapean ditu
> elizan jo eta abesten den musika, koroak, eta abar)
Sacristán > sacristía; organista > organistía... «Organo(aren)
arduradun», edo, ez?
> 4- Renacimiento nola ematen duzue euskaraz, Errenazimendua, Errenazimentua,
> Pizkundea...?
Hiztegietan «Errenazimentu», Wikipedian «Pizkunde»... Hiztegi Batuak ez
du «errenazimentu»-rik ezagutzen.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago