[itzul] roble cerriode (Quercus cerriodes)

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
As, Aza 11, 12:16:59, CET 2008


Bi espezie dira: Quercus cerris eta Quercus cerrioides (ez "cerroides").

Quercus cerrioides Iberiar penintsulako endemismoa da, Mediterraneoko
isurialdekoa. Gainera, Quercus humilis eta Quercus faginea espezieak
gurutzatuta sortu da, antza. Ez da ugaria; horregatik, ez du izen jakinik.
Katalanez, adibidez, "*roure cerrioide" erabiltzen dute; eta gaztelaniaz
"roble cerrioide" esaten diote.**
*

*Euskaraz, Quercus faginearen (erkametzaren) hibridoa dela kontuan harturik,
"erkametz zerrioide" proposa liteke, beharbada.*

Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

2008/11/11 Kulturgintza <kulturgintza a bildua aek.org>

> Mila esker Aitor eta Garikoitz, ziurrenik hori izango da, baina kontua da
> nere testuan cerroides agertzen dela eta testua bidali duenak ere ez daki
> gauza bera den edo ez.
>
>
> Kulturgintza-AEK
> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
> Bartzelona kalea 28, 01010
> 945-197744
> Gasteiz
> ----- Original Message ----- From: "Aitor Fdez. de Martikorena" <
> aitor-f a bildua aek.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, November 11, 2008 9:59 AM
> Subject: Re: [itzul] roble cerriode (Quercus cerriodes)
>
>
>
>  Barkatu, hau eranstea ahaztu zait:
>>
>> "Haritz motak ugariak dira, esaterako ondoren aipatuko ditugunak: ametza
>> (quercus pyrenaica), haritz hostotxikia edoezkametza (quercus faginea),
>> haritz ilaunduna (quercus pubescens), haritz kandugabea (quercus petraea),
>> haritz amerikarra (quercus rubra) eta haritz turkiarra (quercus cerris)."
>> ----- Original Message ----- From: "Kulturgintza" <kulturgintza a bildua aek.org>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Tuesday, November 11, 2008 9:41 AM
>> Subject: [itzul] roble cerriode (Quercus cerriodes)
>>
>>
>> Egun on
>>
>> Haritz mota horrek badu berezko izena euskaraz? Zein?
>>
>> Beti bezala, mila esker.
>>
>> Kulturgintza-AEK
>> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
>> Bartzelona kalea 28, 01010
>> 945-197744
>> Gasteiz
>>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago