[itzul] Trufera

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) amendioa a bildua cfnavarra.es
As, Aza 11, 13:06:13, CET 2008


Onddo/ziza/perretxikuen kasuan, niri ohikoagoak egiten zaizkit onddo-leku, perretxiko-leku, ziza-toki eta horrelakoak. Bide horretatik:

Boilur-leku/Boilur-toki

Plazido Mujikarenean, "boil-toki" dator.

Aitzol Mendiola Agirre
 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kulturgintza
Enviado el: asteartea, 2008.eko azaroak 11 12:24
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Trufera

Kontzeptu hori eman behar dugu (gutxi gorabehera boilurrak dauden lekuak edo eremuak, batzuetan naturalak baina beste batzuetan artifizialak (hots, labore gisakoak), eta zalantzak dauzkagu (boilurtegi, boilurdi,...). Lehenengoaren erreferentzia bakarra dago Googlen, bigarrenari buruz bat ere ez. Beraz, proposamenak jasotzeko prest gaude, printzipioz boilurtegi horren ildotik jotzeko asmoa badaugu ere.

Mila esker zuen ekarpenengatik.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago