[itzul] Trufera
Amaia Apalauza
amaiabai a bildua yahoo.es
As, Aza 11, 18:46:52, CET 2008
Arratsalde on:
Zizen kasuan, ziza-larre ere erabiltzen da. Beraz, boilur-larre ere izan daiteke aukera bat.
Amaia
________________________________
De: "Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)" <amendioa a bildua cfnavarra.es>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: martes, 11 de noviembre, 2008 13:06:13
Asunto: Re: [itzul] Trufera
Onddo/ziza/perretxikuen kasuan, niri ohikoagoak egiten zaizkit onddo-leku, perretxiko-leku, ziza-toki eta horrelakoak. Bide horretatik:
Boilur-leku/Boilur-toki
Plazido Mujikarenean, "boil-toki" dator.
Aitzol Mendiola Agirre
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kulturgintza
Enviado el: asteartea, 2008.eko azaroak 11 12:24
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Trufera
Kontzeptu hori eman behar dugu (gutxi gorabehera boilurrak dauden lekuak edo eremuak, batzuetan naturalak baina beste batzuetan artifizialak (hots, labore gisakoak), eta zalantzak dauzkagu (boilurtegi, boilurdi,...). Lehenengoaren erreferentzia bakarra dago Googlen, bigarrenari buruz bat ere ez. Beraz, proposamenak jasotzeko prest gaude, printzipioz boilurtegi horren ildotik jotzeko asmoa badaugu ere.
Mila esker zuen ekarpenengatik.
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago