[itzul] PAS (proteger, avisar, socorrer)

Iriarte Oyaga Miren miren.iriarte a bildua pamplona.es
Ost, Aza 12, 09:53:55, CET 2008


Bide segurtasunari buruzko testu batean "Cómo actuar ante un accidente PAS" itzuli behar dugu. PAS horrek "proteger, avisar, socorrer" esan nahi du, baina nahiko zabaldua omen dago erabilera hori (PAS). Euskaraz horrelakorik ezagutzen duzue? Bestela, nik neuk itzuli beharko dut (BAL, babestu, abisatu, lagundu; edo BJL babestu, jakinarazi, lagundu; BOL babestu, ohartazari, lagundu, sorotsi...; edo...).
Mila esker
Miren Iriarte

 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago