[itzul] trufar/trufado
Kulturgintza
kulturgintza a bildua aek.org
Ost, Aza 12, 09:58:09, CET 2008
Egun on
Boilurrekin jarraituta, aceite trufado eta trufado de alimentos nola eman ari gara aztertzen, aukera bat izango litzateke "trufatu" aditza erabiltzea, baina guztiz bestelako esanahia dauka, Elhuyarrek proposatzen duen "trufaz bete" horrek ez digu balio, hemen boilurra beste elikgai batzuen gozagarri erabiltzen delako, eta azkenik gustatuko litzaiguke boilur hitzetik abiatuta aditza sortzea (agian "irineztatu" ildotik edo, baina egia esan ausartegia iruditzen zaigu "boilurreztatu" asmatzea), beraz, gaur ere gustura jaso eta eskertuko ditugu proposamenak, gomendioak eta antzekoak.
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago