[itzul] trufar/trufado
Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
amendioa a bildua cfnavarra.es
Ost, Aza 12, 11:06:35, CET 2008
"Boilurra eman" erabiltzea duzue.
"Trufar" berez, hauxe da gaztelaniaz:
1.- Boilurra pote batean sartzea beste osagairen batekin, osagai honek boilurraren lurrina har dezan (3-4 arrautza osorik eta boilur bat hozkailuan sartzea ontzi batean, armairuan dugun arroz ontzian boilurra sartzea).
2.- Boilurra osagai likido batean sartzea, honek ere boilurraren lurrina har dezan (oliontzira boilurra botatzea...).
Baina boilurra erabiltzen duen zeinahi errezetatarako erabiltzen da, "poetikoa" delakoan edo.
Nik "irineztatu"-rekin "irinez estali" ulertzen dut, eta "trufado" hori baino generikoagoa dela uste dut. Horregatik uste dut "eman" edo horren gisako bat egokiagoa dela.
Aitzol Mendiola Agirre
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kulturgintza
Enviado el: asteazkena, 2008.eko azaroak 12 09:58
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] trufar/trufado
Egun on
Boilurrekin jarraituta, aceite trufado eta trufado de alimentos nola eman ari gara aztertzen, aukera bat izango litzateke "trufatu" aditza erabiltzea, baina guztiz bestelako esanahia dauka, Elhuyarrek proposatzen duen "trufaz bete" horrek ez digu balio, hemen boilurra beste elikgai batzuen gozagarri erabiltzen delako, eta azkenik gustatuko litzaiguke boilur hitzetik abiatuta aditza sortzea (agian "irineztatu" ildotik edo, baina egia esan ausartegia iruditzen zaigu "boilurreztatu" asmatzea), beraz, gaur ere gustura jaso eta eskertuko ditugu proposamenak, gomendioak eta antzekoak.
Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago