[itzul] Eten-puntuen ondoren, nola?
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 13, 09:59:08, CET 2008
Nire ustez, eten-punturik ez balego bezala:
1) Denetarik ikusi genuen, arrainak, plastikoak, gurpilak... Horiek dira lehenbailehen kendu beharrekoak.
2) Ahalegina egin beharko zenukete beharrak antzemateko, aztertzeko, proposamenak lantzeko..., bestela alfer-lana egiten baitzabiltzate.
3) Eskariak, iradokizunak, kritikak... bildu eta aztertzeko gune bat sortzea erabaki du udalak bere azken bilkuran.
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: aztiri-futurnet
Bidaltze-data: jueves, 13 de noviembre de 2008 9:46
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Eten-puntuen ondoren, nola?
Egun on. Nola jokatu behar dugu eten-puntuen ondoren testuak jarraitzen
badu?
Denetik ikusten da: koma jarri eta ondoren letra xehez, komarik gabe eta
letra xehez edo letra larriz...
Araututa al dago?
Eskerrik asko,
Itziar
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago