[itzul] 2tzul, Itzultzaileen Irizpen Biltegia

Patxi Petrirena patxi a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 19, 09:49:00, CET 2008


Egun on:

Astebete egin du jarri dugun lehenbiziko testuak, eta ez da erantzunik 
izan.

http://www.eizie.org/2tzul

Berez, blogeko 'Jarraibideak' atalean irakur dezakezuenez, astebeteko 
epea dago aurreikusia txosten bakoitzaren inguruko ekarpenak egiteko. 
Jasotako zuzenketa edo gehikuntzen arabera, ondorioak idatzi beharko 
genituzke gero.

Koloreen gaiak ez du beharbada bide handirik ematen eztabaidarako edo 
ekarpen berriak egiteko; ez dakit. Zer diozue?

Patxi

EIZIE(e)k dio:
> Kaixo, ItzuLeko kide guztiok:
>
> Berri ustez on bat iragarri nahi dizuegu, ilusio handiz iragarri ere. 
> ItzuLek, hamar urte bete dituen honetan, senide jaio berria du: 2tzuL 
> (Itzultzaileen Irizpen Biltegia), EIZIEren bloga. 
> http://www.eizie.org/2tzul
>
> ItzuLek mezu asko eta askotarikoak jaso ditu 1998an sortu zenez 
> geroztik. Guztietatik ere, atera dugu probetxuren bat denok ere. Mezu 
> batzuen kontuak, galderak, auziak, egun batean bideratu dira: galdetu, 
> erantzun eta kito; beste batzuek, ordea, denbora gehiago eta azterketa 
> sakonagoa eskatu dute, hari luze eta esanguratsuagoak ekarri dituzte. 
> Eta hariei tiraka-tiraka, gaia janzteko adina eta adinakoak ere lortu 
> dira askotan.
>
> Bada, 2tzulek horixe izan nahi du: ItzuLetik berreskuratzea merezi 
> duten gai horien bilduma lantzeko/janzteko bidea.
>
> Aspaldi zuen EIZIEk proiektu hau gauzatzeko asmoa, eta hala jakinarazi 
> zion ItzulBaitari, baita proposatu ere asmo hori abiarazteko. 
> Harrezkero, igaro dira hilabete batzuk, baina azkenean hemen da 2tzuL. 
> EIZIEren blog hau elkartearen web guneko atal bat izango da, 2008 
> urtearen amaiera arte ItzulBaitak kudeatuko duena eta 2009tik aurrera 
> EIZIEk.
>
> Bloga moderatua izango da. Moderatzaile eta arduraduna Patxi Petrirena 
> da.
>
> Nolanahi ere, funtzionamenduaz gehiago jakin nahi izanez gero, blogean 
> bertan eskuineko zutabean agertzen diren atalak irakurtzea izango da 
> onena: atarikoa, argibideka, jarraibideak.
>
> 2tzuLen estreinako/estreinaldirako gaia
>
> Senide berri honi soineko itxurazkoa egin nahi eta, zer hoberik KOLORE 
> dotore batez eginikoa baino? Nolakoa egin, ordea? Kolore berdekoa, 
> berde kolorekoa ala sagar-berde kolorekoa? Beharbada, udazkenekoa 
> dugula eta, iratze onduaren kolorekoa?
>
> Ez dizuegu eskatuko berehala erabakitzeko, Patxi Petrirenak prestatu 
> duen KOLOREAK txostena irakurrita askoz ere irizpide gehiago izango 
> baitugu auzi horri aurre egiteko.
>
> Guk behintzat pozez egin nahi diogu ongietorria 2tzuL ahaideari. Zuek 
> ere hala egingo ahal diozue!
>
> Mila esker eta laster arte.
>
> Mila Garmendia
>
> ItzulBaitako kudeatzailea
>
> itzulbaita a bildua eizie.org
>
>
>
>  
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
> No virus found in this incoming message.
> Checked by AVG - http://www.avg.com 
> Version: 8.0.175 / Virus Database: 270.9.2/1783 - Release Date: 2008/11/12 10:01
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago