[itzul] Unibertsitateko...
Arbizu Barona, Víctor
varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Urr 8, 13:57:48, CEST 2008
Egun on, denoi:
Ez naiz Unibertsitateetako itzultzailea, baina ea ondokoa balio zaizuen.
IVAPekoek Zalantza-Dantzan azaltzen dute:
. "LIZENTZIADUN/*lizentziatu.
Zuzenbideko/Zuzenbidean lizentziaduna"
Agian bigarrena erabilgarria izan daiteke: Atzerriko Hizkuntzan Aipamena...
Agur bero bat,
Bittor Arbizu
----------
Message: 1
Date: Wed, 08 Oct 2008 09:01:53 +0200
From: sara a bildua euskal.deusto.es
Subject: [itzul] Unibertsitateetako itzultzaileentzat
To: itzul a bildua postaria.com
Message-ID: <48EC7701.479.A7F46C3 a bildua localhost>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1
Egun on, denoi:
Graduko titulu berri batzuek 'aipamenak' dituzte, espezialitatea edo adierazteko. Adibide pare bat: Grado en Educación Primaria, Mención en Lengua Extranjera edo Mención en Necesidades Educativas Especiales.
Baduzue honelakorik euskaratuta? Demagun aipamen hitza darabilgula euskaraz 'mención' emateko, nola lotu espezialitatearen arloarekin? Zer da?: zeren aipamena? zeri buruzkoa? zertarakoa? - ko/-etakoa?
Guk, orain arte, espezialitateekin, -ko, -ari buruzko edo -rako espezialitatea erabili izan dugu, arlo bateko, arlo bati bati buruzko edo zer edo zertarako espezialitatea dela ulertuta, baina 'mención'
hitzak zein lotura duen arloarekin ez dut ikusten.
Bihotzez eskertuko ditut ekarpenak.
Sara Muniozguren
Deustuko Unibertsitatea
-
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago