[itzul] Gotzon Garate

Arbizu Barona, Víctor varbizu a bildua cajavital.es
Ast, Urr 23, 13:37:17, CEST 2008


Egun on, lagunak:

	Dakizuenez, duela hamabost bat egun hil zen Gotzon Garate idazlea, hizkuntzalaria, euskaltzalea... Besteak beste, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia arloa sortu zuen. Batzuek irakasle izan genuen.

	Ez aspaldiko artikulu batean bertatik sorturiko emaitzak aipatzen zituen: aurkezleak, idazleak, itzultzaileak... esker onekoa zen, eta pozik zegoen lortutakoarekin, nahiz eta oraindik egin beharreko lana handia izan.

	Horrez gain, guri dagokigunez, hizkuntzarekiko kezkak eta zalantzak argitzeko biderik egokiena hartu zuen: herritarrengana jotzea, baserriz baserri. Hortik gure lanerako utzi digu, besteak beste, itzul zerrenda honetan sarri aipatu diren "Atsotitzak...". Hautetatik bat aipatuko nuke, eutsi beharrekoa: "Euskara, bestela ez gara."


Eskerrik asko. Goian bego.

				Bittor Arbizu 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago