[itzul] Gotzon Garate

j-eiguren a bildua ej-gv.es j-eiguren a bildua ej-gv.es
Ast, Urr 23, 14:03:56, CEST 2008



Banengoen ni ba, inork ez zuela aipatu ere egin Gotzon Garateren heriotza, eta ni lehenengoa izan nahi ez.

Baina aprobetxatuta Bittorrek atera duela gaia, neuk ere neure omenalditxoa egin nahi diot, izan ere gizon aparta izan zen benetan: irakasle, lagun, eta ezagutu dudan pertsonarik positiborik eta onena (berari ere esaten nion).

Eta pena txiki bat ere badaukat, ze pentsatzen dut hil aurretik -batez ere azken urteotan- omenaldiak eta sariak eman bazaikio ere, ez zaiola nahiko balio eman bere lanari, hobeto esanda, ez zaiola Gotzoneri berari erakutsi behar beste merezi zuen gorazarrea.

Gera daitezen esaldi gutxi hauetatik nire esker ona eta pena.


 

 
Jone Eiguren Gandarias
Itzultzailea
Traductora
 
Tel.: 945 01 63 24
 


 
 
 
 
 
 
 
 
 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Arbizu Barona, Víctor
Enviado el: jueves, 23 de octubre de 2008 13:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Gotzon Garate

Egun on, lagunak:

	Dakizuenez, duela hamabost bat egun hil zen Gotzon Garate idazlea, hizkuntzalaria, euskaltzalea... Besteak beste, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia arloa sortu zuen. Batzuek irakasle izan genuen.

	Ez aspaldiko artikulu batean bertatik sorturiko emaitzak aipatzen zituen: aurkezleak, idazleak, itzultzaileak... esker onekoa zen, eta pozik zegoen lortutakoarekin, nahiz eta oraindik egin beharreko lana handia izan.

	Horrez gain, guri dagokigunez, hizkuntzarekiko kezkak eta zalantzak argitzeko biderik egokiena hartu zuen: herritarrengana jotzea, baserriz baserri. Hortik gure lanerako utzi digu, besteak beste, itzul zerrenda honetan sarri aipatu diren "Atsotitzak...". Hautetatik bat aipatuko nuke, eutsi beharrekoa: "Euskara, bestela ez gara."


Eskerrik asko. Goian bego.

				Bittor Arbizu 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago