[itzul] decrecimiento
Elhuyar Fundazioa
elhuyar a bildua gmail.com
Or, Ira 26, 15:05:28, CEST 2008
Gurutziltzatua izateko arriskua hartuta, esango nuke euskaraz ere izan behar
genukeela eskubidea hizkuntza behartzeko, behar berriak agertu ahala.
"murriztu, beheratu, apaldu..." sailekoek asebetetzen ez bagaituzte,
"hazkunde-murrizpen" gisakoen arrakasta edo etorkizuna Saudi Arabiako
urdaiazpiko-saltzaileena baino beltzagoa bada, gogobetegarri gertatuko
zaigun hoberik aurkitzen ez badugu, "hazkunde" hitza ezinbestekoa bada...
hor dugu des- aurrizkia, euskal aditzei eransteko.
Hiztegi Batuak "deseraikigarri" ematen badigu, ez dirudi halako astakeria
denik "desazkunde" proposatzea (zalantza "h" hori baldin bada, hor ditugu
"herriratu", "deserriratu" eta "deserriratze" Hiztegi Batuan).
Alfontso
es. Decrecimiento/ fr. Decroissance/ en. De-growth / de. Wachstumrücknahme/
it Decrescita eman izan da. Euskaraz, nik dakidala, Pello Zubiriak Argian
"Txikiagotze" erabili du.
2008/9/26 Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) <amendioa a bildua cfnavarra.es>
> Mila esker, Eneko eta Joxe Mari, zuen ekarpenengatik. Nik esanen nuke
> "hazkunde" hitza nahitaez behar duela, ekoizpen ekonomikoaz gain, gastu
> energetikoa, kontsumoa, merkantzien eta pertsonen mugikortasuna eta abar ere
> sartzen direlako hor. Aditzak baina, lanak ematen dizkit.
>
> Aitzol Mendiola Agirre
> Hezkuntza Departamentua / Departamento de Educación
> Idazkaritza Tekniko Nagusia / Secretaría General Técnica
> Itzulpen Bulegoa / Negociado de Traducción
> San Domingo, zk.g. 31001 IRUÑA/PAMPLONA
> Tel. 848 426 551
> e-mail: amendioa a bildua navarra.es
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Eneko Gotzon Ares
> Enviado el: ostirala, 2008.eko irailak 26 07:08
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] decrecimiento
>
>
> On Sep 25, 2008, at 9:10 AM, Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) wrote:
>
> > ekoizpen ekonomikoa murriztea...
>
> 3000 Hiztegiak <ibitu> (=beheratu, gutxitu; indarra galdu) ematen du
> <decrecer>-en baliokide bezala testuinguru ekonomiko batean: "ha
> decrecido la inflamación: hantura ibitu da" (<http://www1.euskadi.net/
> cgi-bin_m33/DicioIe.exe>).
>
> Eneko Gotzon Ares.
> Donostia.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago