[itzul] ez baina / ez baino

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Ast, Abe 3, 12:44:59, CET 2009


Nire ustez, "ez baina" da hor zuzena; "ez baino" aldaera fonetikoa  
ahoz onartzekoa izan liteke, baina idatziz ez.

Bestalde, horren bariante oker bat asko ari da zabaltzen euskal  
testuetan aspaldi honetan:

> "Pertzepzioa energia gordetzea BAINO, kanporatzea da".

Horren ordez, "ez baina", "ez baizik" izango lirateke; edo,  
esanahiaren arabera, "baino gehiago".

X.

El 03/12/2009, a las 12:07, Isabel Etxeberria Ramírez escribió:

> "Ez baina" eta "ez baino" egiturei buruzko zalantza. Demagun:
>
> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINA kanporatzea da".
> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINO kanporatzea da".
>
> Lehenengoak ez dit zalantzarik sortzen. Ereduzko prosak ere dozenaka
> adibide ematen ditu. Bigarrenean, nola interpretatu behar da "baino"
> hori? "Baina"ren aldaera fonetikoa da? "Baizik"en sinonimoa? Horren
> arabera, zuzena al da "ez baino" egitura? Ereduzko prosan sei-zazpi
> idazlek erabiltzen dute, baina gehienak "baina> baino" ohikoa duten
> eskualdeetakoak dira.
>
> Eskerrik asko,
>
>
> Isabel
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago