[itzul] ez baina / ez baino
Isabel Etxeberria Ramírez
isabelet75 a bildua gmail.com
Ast, Abe 3, 15:00:15, CET 2009
Eskerrik asko, Jon, Juan eta Xabier.
Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Nire ustez, "ez baina" da hor zuzena; "ez baino" aldaera fonetikoa
> ahoz onartzekoa izan liteke, baina idatziz ez.
>
> Bestalde, horren bariante oker bat asko ari da zabaltzen euskal
> testuetan aspaldi honetan:
>
>> "Pertzepzioa energia gordetzea BAINO, kanporatzea da".
>
> Horren ordez, "ez baina", "ez baizik" izango lirateke; edo,
> esanahiaren arabera, "baino gehiago".
>
> X.
>
> El 03/12/2009, a las 12:07, Isabel Etxeberria Ramírez escribió:
>
>> "Ez baina" eta "ez baino" egiturei buruzko zalantza. Demagun:
>>
>> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINA kanporatzea da".
>> "Pertzepzioa energia gordetzea EZ BAINO kanporatzea da".
>>
>> Lehenengoak ez dit zalantzarik sortzen. Ereduzko prosak ere dozenaka
>> adibide ematen ditu. Bigarrenean, nola interpretatu behar da "baino"
>> hori? "Baina"ren aldaera fonetikoa da? "Baizik"en sinonimoa? Horren
>> arabera, zuzena al da "ez baino" egitura? Ereduzko prosan sei-zazpi
>> idazlek erabiltzen dute, baina gehienak "baina> baino" ohikoa duten
>> eskualdeetakoak dira.
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>>
>> Isabel
>>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago