[itzul] Desapalancamiento

Aristegieta, Xabier xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Abe 29, 17:20:56, CET 2009


Kaixo:

Sentitzen dut, baina ez, ez zait iruditzen hitz horrek bidea egingo duenik, "apalancamiento"rako "zorpetze" ere hautatu ez den bezalaxe. Ez gaztelaniaz, ez frantsesez eta ez ingelesez, Euskalterm-ek erakusten digunez. Bi kontzeptu ezberdin baitira, azalpenetik ondorioztatzen denez (nik neuk nahiko gutxi baitakit enpresaren munduaz).

Benetan iruditzen bazaizu euskara aberastu egiten dugula gure inguruko hizkuntzetan hitz ezberdinez adierazi beharrekotzat jo diren kontzeptuak guk euskaraz hitz bakar baten bidez adieraziz (eta bide horretatik, kontzeptu ezberdinak hitz bakar baten pean nahaspilatuz), ba... tira, ni ez nago ados, errespetu osoz.

"Desapalankatze" itsusi geratzen dela euskaraz? Hori beste kontu bat da, baina nik, behintzat, komunikagarritasuna ez nuke sakrifikatuko tankera horretako irizpide baten mesedetan.

Xabier

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 29 de diciembre de 2009 15:30
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Desapalancamiento

Eskerrik asko, Kepa, horren azkar erantzuteagatik. Zorgabetzea erabiliko
dut. Ea hitzak bidea egiten duen!

Xabier Pascual Jimenez

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Kepa Diegez
Enviado el: martes, 29 de diciembre de 2009 15:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Desapalancamiento

Zor(pe)gabetze?

Kepa Diegez
etnomet.blogspot.com


<xabier-pascual a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2009eko aberen 29a
15:18):

> Oso zabalduta dago 'apalancamiento' hitza enpresen arloan.
> Berdin-berdinak ez badira ere, kasu gehienetan 'zorpetze' esan nahi du
> (azalpen teknikoagoa Euskaltermen dago) eta oso ondo ulertzen da
atzean
> zer dagoen.
>
>
>
> Kontua da enpresek kontrako bidea hartu dutenean
(errentagarritasunaren
> eta kostuen arteko erlazioa azken honen aldekoa denean)
> 'desapalancamiento' hitza taula gainera agertu dela. Nola adierazi
hori?
>
>
>
> -          Zorrak kitatu (sinpleegia izan daiteke testuinguru
batzuetan,
> baina ez da alboratu behar)
>
> -          Palanka-efektua desegin (Euskaltermen argibideetatik
> abiatuta)
>
> -          Desapalankatze (hau oso ondo ulertzen da, baina ez dut uste
> ondo eratuta dagoenik)
>
> -          Besterik?
>
>
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
>
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>
> Eusko Jaurlaritza
>
> 945 01 90 56
>
>
>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago