[itzul] Desapalancamiento

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 30, 08:57:48, CET 2009


Ez dakit "desapalancamiento" horrek zer esan nahi duen juxtu. Palanka
efektua positiboa eta negatiboa izan daiteke. Hori bada: 'palanka efektu
negatiboa (izatea)' proposatuko nuke, edota zuk proposatzen duzun
'palanka efektua desegitea' ere txukuna da. Horiek balio ez badute, ez
dakit 'despalanka efektua' edo 'kontrapalanka efektua' egingo genukeen,
baina kasu honetan Xabierrekin bat nator.

Hau da, alde batetik, palanka efektua desegiteko edo negatiboa izateko
egin behar dena, hots, "zorrak kitatzea", ez nuke erabiliko ondorioa
bera (palanka efektu negatiboa) izendatzeko; eta, bestetik,
"desapalankatze" gordinegia ez nuke erabiliko, '*apalankatze' ere
erabiltzen ez dugun bezala.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko abenduak 29 15:18
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Desapalancamiento

Oso zabalduta dago 'apalancamiento' hitza enpresen arloan.
Berdin-berdinak ez badira ere, kasu gehienetan 'zorpetze' esan nahi du
(azalpen teknikoagoa Euskaltermen dago) eta oso ondo ulertzen da atzean
zer dagoen.

 

Kontua da enpresek kontrako bidea hartu dutenean (errentagarritasunaren
eta kostuen arteko erlazioa azken honen aldekoa denean)
'desapalancamiento' hitza taula gainera agertu dela. Nola adierazi hori?

 

-          Zorrak kitatu (sinpleegia izan daiteke testuinguru batzuetan,
baina ez da alboratu behar)

-          Palanka-efektua desegin (Euskaltermen argibideetatik
abiatuta)

-          Desapalankatze (hau oso ondo ulertzen da, baina ez dut uste
ondo eratuta dagoenik)

-          Besterik?

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago