[itzul] piercing/eraztun/arrakada
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Ots 5, 11:19:51, CET 2009
Gure inguruko herri guztietan piercing-a erabiltzen bada, ez dakit zergatik guk ere ez genukeen "piercing" erabili beharko, eta lasaitasun osoz, gainera.
Jakina, esango bazenu "ez, aizu, Euskal Herrian jende-multzo handi batek "arrakada" deitzen dio", ba, kasu horretan, aurrera "arrakada"rekin. Baina ez dirudi kasu horretan gaudenik.
Xabier Aristegieta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Xabier Mendiguren
Enviado el: miércoles, 04 de febrero de 2009 18:44
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] piercing/eraztun/arrakada
liburu batean, neska batek zilborrean duen piercinga izendatzeko
"eraztuna" erabili du egileak; hedatze semantiko hori gehiegizkoa
iruditu zait niri, baina beste batzuen iritziak ere entzun nahi
nituzke.
bestalde, eta "piercing" mailegutzat erabiltzea baztertu gabe,
"arrakada" hitza adiera horretan erabiltzeari zer deritzozuen jakin
nahi nuke (bizkaierazko berba da berez, "belarritako"ren sinonimoa).
mila esker,
x.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago