[itzul] Euskalterm eta konstelazioak

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Lar, Ots 7, 17:09:54, CET 2009


Leire Otxotorena(e)k dio:
> Euskalterm arazoak ematen ari zaizkit berriz ere. Beste inorri gertatu al zaio gauza bera ala bakarra naiz? 
Niri ere ez dabilkit Euskalterm.

> Beste galdera bat daukat. Itzultzen ari naizen testu batean konstelazioen izenak agertzen dira. Zuek gaztelaniazko izena euskarara itzuliko zenukete ala latinezko izena ipiniko zenukete?
Ahal izanez gero, ez bata, ez bestea: euskaraz nola eman izan diren bilatzen saiatuko nintzateke. EIMAren izen zerrendetan baduzu konstelazio mordoxka: Aquarius, Aries, Cancer, Capricornus, Centaurus, Cygnus, Hartz Nagusia / Gurdi Handia, Hartz Txikia / Gurdi Txikia...


Gainerakoetarako, euskarazko izenik aurkitu ezean, eta EIMAren zerrenda 
horretatik ondoriozta litezkeen irizpideak ikusita, latinezko izena 
jarriko nuke. Hementxe duzu latinezko izenen zerrenda, esanahiaren 
itzulpenarekin batera:

<http://eu.wikipedia.org/wiki/Konstelazio>

Kontuan izan, betiere, eskuineko zutabearen izenburua ĞEsanahiağ dela, 
hots, kasuren batean baizik ez duela balio euskarazko izen gisa.

Ondo izan,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago