[itzul] Abesti baten itzulpena
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
As, Ots 10, 08:12:47, CET 2009
Ederki, Xabier.
Marka duk, hala ere: ni beldurrez "egun" proposatzeko, hizkera dela eta, eta
hik, berriz, hizkera horretako "gaur"="gau honetan" emana huen...
2009/2/9 Aixe, S. L. <aixe a bildua ctv.es>
>
> Eskerrik asko hire oharrengatik, Juan! Azken biekin, askoz hobeto geratu
> duk abestia.
>
> Hire iradokizunetatik lehendabizikoa, hala ere, azkenean erabaki diat ez
> hartzea. Beste hiruzpalau aldiz entzun diat gaur abestia, atsedenaldietan,
> eta benetan ere «gaur» eskatzen zidak senak (sen zuzena edo okerra,
> auskalo). «Gaur», dena dela, ez gure ohikoena den esanahian, zaharrena bide
> den hartan baizik: «gau honetan», alegia.
>
> Hona hemen itzulpena, originalaren aldean:
>
> In Gaza tonight
> /in-gá-za-to-nájt/
>
> Gazan, gaur
> /gá-za-an-gáur/
>
>
> Zer deritzok?
>
> Hau litzateke azken bertsioa, oraingoz:
>
>
> EZ DUGU ETSIKO (Gazaren aldeko abestia)
> (Musikagilea: Michael Heart. 2009)
>
>
> Itsugarria, distira zuria,
> Gazako zeru gainean gaur.
> Jendea, lasterka babes bila,
> jakin gabe hil ala biziko diren.
>
> Etorri dira tanke eta hegazkinekin,
> hondamenezko gar kiskalgarriekin,
> eta ezerk ez dirau,
> ke lainotik datorren ahotsak baizik.
>
> Ez dugu etsiko,
> gauean, borrokarik gabe.
> Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
> gure kemena ez da, ordea, hilko,
> ez dugu etsiko
> Gazan, gaur.
>
> Andre eta umeak berdin,
> sarraskitu dituzte gaurik gau.
> Herri urrunetako buruak, aldiz,
> eztabaidan, nori eman arrazoi.
>
> Alferrik haien hitz indargabeak,
> bonbak datoz nola euri azidoa.
> Baina malko, odol eta oinaze artean,
> ozen eusten dio ahotsak, ke lainoetatik.
>
> Ez dugu etsiko,
> gauean, borrokarik gabe.
> Erreko dizkiguzue etxe, meskita eta eskolak;
> gure kemena ez da, ordea, hilko,
> ez dugu etsiko
> Gazan, gaur.
>
>
>
>
> --------------
>
> Juan Garzia Garmendia(e)k dio:
>
> Oso pieza ederra iruditu zaidak, Xabier. Ez diat izan betarik kanta
>> ikasteko, eta, beraz, ez zakiat zenbateraino geratu diren hitzok
>> kantuarekin
>> beti egoki ezkonduak. Ausartuko nauk, hala ere, bizpahiru kontu aipatzera,
>> erositako prezioan...
>>
>> "Gazan, gaur" giltzarri hori neurriz eta bestela ere, hobetu litekek, nik
>> uste, "egun" sinonimoa erabilita ("gaur" ez bezala, fonetikoki luzagarria
>> da, eta aurreko enearen errepikapena dakar.ge-ren errepikapena galdu
>> gabe...). Jakina, "egun"ez duk hain gurea, baina... heuk ikusi.
>>
>> "lainotatik", beldur nauk, ez duk mugagabearen erabilera jator
>> horietarikoa,
>> goierritar fonetismoa baizik: "lainotik"/"laino(e)tatik".
>>
>> "euri azidoaren gisan" oso kasu tipikoa duk egungo euskal kantagintzan:
>> indartsu beharko lukeen gunean, gramatika hutsezko hitzak geratzen dituk,
>> hala nola "zitzaizkizuen" eta tankerakoak. Hor ez duk hainbesterainokoa
>> ere,
>> baina, aukeran, askoz hobe "euri azidoa" amaieran joango balitz. Badituk
>> aukeran poesian aski ohikoa den moldea eta beste batzuk:
>>
>> nola euri azidoa
>> dirudiela/baitirudi euri azidoa
>>
>> Heurea duk, hala ere, hitza, eta nireak, berriz, lagun-iruzkin hutsak.
>>
>> Segi jator.
>>
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago