[itzul] Aditzekin gora eta behera

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Ots 20, 13:11:29, CET 2009


Erantsi nahi nuen, eta pasatu zait aurreko mezuan, orain urte pare bat 
edo gehixeago agian, IVAPeko Administrazioa Euskaraz aldizkarian ere 
gaitzesten zela -KO ...-(e)NEAN egitura, eta orduan ere egin niola ohar 
bat aldizkariari, nahiz ez dudan uste argitara behintzat eztabaidatu 
dutenik.

Ondo izan

Bittor

Bittor Hidalgo(e)k dio:
> Ez nuen asmorik sartzeko egun pare bat edo pasa delako, baina uste dut 
> komeni dela esatea, nire ustean behintzat, gure iparraldean oso 
> arrunta dela "-KO ...-(e)NEAN" egitura, bai orain aldian ("iritsiko 
> denean"),  bai lehen aldian ("iritsiko zenean"), hegoaldean gaur egun 
> arruntki "-T(Z)EN ...-(e)NEAN" egitura bidez adierazten duguna 
> adierazteko ("iristen denean"; "iristen zenean"), eta euskara 
> klasikoan ere maiz adierazi dena subjuntiboaren bidez, nahiz gaur egun 
> bitxiagoa izan ("irits(i) dadinean"; "irits(i) zedinean"; irits(i) 
> ledinean).
>
> Beraz, hasierako galderari dagokionean, hain ona da HELDUKO ZENEAN, 
> nola HELTZEN ZENEAN.
>
> Hemen, halako (lehen aldiko) erabilera adibide batzuk, askoren artean 
> erakusgarri, Euskaltzaindiak ikertzaileen esku jarritako Orotariko 
> Euskal Hiztegiko Testu Corpusetik ekarriak (Larregiren 3, B. 
> Joanategiren 1, eta hegoaldeko XX. mendeko Oskillasorena ere):
>
> Heien xedea zen hiltzeko Samson, goiz-alderat, *ilkiko zenean* 
> Gazatik. (Larregi, /Testamen zaharreko eta berriko historioa/, I, 230)
>
> Pilatusek ezin egundaino amoratu zituenean yudu itsuak bere hitz eta 
> arrazoin onez, eman zion bere buruari sarthuren zirela urrikalmendutan 
> *ikhusiko zutenean* Salbatzaillea barbaroen beren urrikalmendua 
> bereganatzeko estaturik lastimagarrienean. (Larregi, /Testamen 
> zaharreko eta berriko historioa/, I, 272).
>
> Salomonek othoitztu zuen oraino Jainkoa haren populuak aurkhi zezan 
> tenplu berean gerize segur bat etsaien asalduren kontra, zerua eginen 
> zenean, gizonen bekhatuen gatik, metalaren berdin, lurra burdinaren, 
> eta agorte luze batek *erakharriko zuenean* gosete ikharagarri bat. 
> (Larregi, /Testamen zaharreko eta berriko historioa/, I, 332).
>
> Eta gero, nola jasan, bihotza erdiratzen senditu gabe, haur harren 
> izkirituak eta nigarrak, olio irakiturat *arthikiko zutenean*. (B. 
> Joannategi, Sainduen bizitzea, 101)
>
> Nekez arkituko zuten jatekorik kurloiek, euren partea *bilhatuko 
> zutenean*. (Oskillaso, /Kurloiak/, 137).
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
>
>>
>>  
>>> Aupa,
>>> eztabaidan nabil nire irakaslearekin esaldi baten inguruan. Berak 
>>> esaten
>>> du era batean izan behar dela eta nik ezetz. Zuentzat erraza izango 
>>> dela
>>> suposatzen dut. Hara doa:
>>> "Nos dijo que cuando llegase el tren, lo entregásemos"
>>> "Cuando llegase" hori nola esango zenukete? "helduko zenean"? "heltzen
>>> zenean"? beste era batean?
>>> Tira, eskerrik asko.
>>>     

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago