[itzul] Bere/haren
Paśl Picado
paulpicado a bildua yahoo.es
Ast, Urt 8, 17:05:51, CET 2009
Zalantza dut Anuntxi Aranak egindako artikulu batean ageri den esaldi batekin, eta Juan Garziaren "Kalko okerrak" irakurri dudan arren ez dut garbi ikusten.
Esaldia hau da:
-Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
"Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu haurraren aholkua ere izango litzateke?
Mila esker argitzeagatik.
Paśl Picado Moreno
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago