[itzul] Bere/haren

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urt 9, 11:54:35, CET 2009


> Esaldia hau da:
> 
> -Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE
> aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
> 
> "Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu
> haurraren aholkua ere izango litzateke?

Iruditzen zait Juan Garziaren _Kalko okerrak_ liburuaren pasarte batek 
argi dezakeela zure zalantza, «2.2. Haren (+beraren) eta bere» ataleko 
3. puntuak hain zuzen:

«_Haren_ soilak nahastea sortzen badu, eta _bere_ (bihurkaria) ez
badagokio, _beraren_ (berretu edo indartua) dugu aukeran».

Zure esaldian:

«Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari», edo 
«Irakasleak beraren aholkua entzuteko esan zion haurrari». Ez dut uste 
horrela idatzita nahasbiderik gelditzen denik, aholkua norena ote den.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago