[itzul] Bere/haren

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Or, Urt 9, 12:13:06, CET 2009


Aditzak isla ditzakeen NORK, NOR eta NORI kasu gramatikaleetariko
batekiko erreferentziakidea denean erabiltzen da "bere" erabilera
zainduan, edo, hobeto esanda, erabilera hori hobesten duen estiloan
(nik ere hobesten dut estilo hori, baina garbi izan behar dugu estiloa
dela, eta ez araua).



Paulek aipatzen duen Anuntxiren adibidea aztertzeko, kontuan izan
behar dugu aditza mendeko perpausean dagoela (eta, gainera,
jokatugabea da -"entzuteko"-) eta "bere" eta "haren" horiek ere
mendeko perpausean daudela, ez perpaus nagusian; hau da, mendeko
perpauseko aditzari erreparatu behar zaio, ez aditz nagusiari:



<Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari>



Jatorrizko adibidean mendeko perpauseko aditza jokatuko bagenu, hau
izango genuke:


<Haren aholkua entzun zezan esan zion irakasleak haurrari>


Hartu aditza eta aztertu:

"zezan" (ZER-NORK):

ZER = aholkua

NORK = haurrak


Horiek horrela -nik ulertzen dudan moduan-, egia da Anuntxik dioena.
Hau da: "HAREN aholkua" esan beharrean "BERE aholkua" esaten bada,
"haurraren aholkua" esan nahi da, aditzean ("entzun zezan") dagoen
NORK hori "haurra" baita; izan ere, "irakaslea" ez da ageri "entzun
zezan" aditzean. "HAREN aholkua" (edo "BERAREN aholkua") esaten bada,
"entzun dezan" aditzean ez dagoen beste bat  (ez ZER, ez NORK)
ordezkatzen du "HAREN" formak.



Alfontso Mujika



2009/1/9 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>

> Esaldia hau da:
>>
>> -Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE
>> aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
>>
>> "Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu
>> haurraren aholkua ere izango litzateke?
>>
>
> Iruditzen zait Juan Garziaren _Kalko okerrak_ liburuaren pasarte batek argi
> dezakeela zure zalantza, «2.2. Haren (+beraren) eta bere» ataleko 3. puntuak
> hain zuzen:
>
> «_Haren_ soilak nahastea sortzen badu, eta _bere_ (bihurkaria) ez
> badagokio, _beraren_ (berretu edo indartua) dugu aukeran».
>
> Zure esaldian:
>
> «Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari», edo «Irakasleak
> beraren aholkua entzuteko esan zion haurrari». Ez dut uste horrela idatzita
> nahasbiderik gelditzen denik, aholkua norena ote den.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago