[itzul] Bere/haren

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Urt 9, 12:54:35, CET 2009


Ederki emanak iruditzen zaizkit argibideok guztiok. Izatekotan, xehetasun
bat sumatzen dut faltan: Gotzonek (eta nik) hor proposatzen dugun erabilera
(BERAREN) mendebaldeko hikeretakoa da (BERAREN>BERE nahastea arrunta da),
eta Bidasoaz haraindi HAREN erabiltzen da halakoetan (testuan zetorren
bezala, hain zuzen).

2009/1/9 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>

> Aditzak isla ditzakeen NORK, NOR eta NORI kasu gramatikaleetariko
> batekiko erreferentziakidea denean erabiltzen da "bere" erabilera
> zainduan, edo, hobeto esanda, erabilera hori hobesten duen estiloan
> (nik ere hobesten dut estilo hori, baina garbi izan behar dugu estiloa
> dela, eta ez araua).
>
>
>
> Paulek aipatzen duen Anuntxiren adibidea aztertzeko, kontuan izan
> behar dugu aditza mendeko perpausean dagoela (eta, gainera,
> jokatugabea da -"entzuteko"-) eta "bere" eta "haren" horiek ere
> mendeko perpausean daudela, ez perpaus nagusian; hau da, mendeko
> perpauseko aditzari erreparatu behar zaio, ez aditz nagusiari:
>
>
>
> <Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari>
>
>
>
> Jatorrizko adibidean mendeko perpauseko aditza jokatuko bagenu, hau
> izango genuke:
>
>
> <Haren aholkua entzun zezan esan zion irakasleak haurrari>
>
>
> Hartu aditza eta aztertu:
>
> "zezan" (ZER-NORK):
>
> ZER = aholkua
>
> NORK = haurrak
>
>
> Horiek horrela -nik ulertzen dudan moduan-, egia da Anuntxik dioena.
> Hau da: "HAREN aholkua" esan beharrean "BERE aholkua" esaten bada,
> "haurraren aholkua" esan nahi da, aditzean ("entzun zezan") dagoen
> NORK hori "haurra" baita; izan ere, "irakaslea" ez da ageri "entzun
> zezan" aditzean. "HAREN aholkua" (edo "BERAREN aholkua") esaten bada,
> "entzun dezan" aditzean ez dagoen beste bat  (ez ZER, ez NORK)
> ordezkatzen du "HAREN" formak.
>
>
>
> Alfontso Mujika
>
>
>
> 2009/1/9 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>
> > Esaldia hau da:
> >>
> >> -Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE
> >> aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
> >>
> >> "Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu
> >> haurraren aholkua ere izango litzateke?
> >>
> >
> > Iruditzen zait Juan Garziaren _Kalko okerrak_ liburuaren pasarte batek
> argi
> > dezakeela zure zalantza, «2.2. Haren (+beraren) eta bere» ataleko 3.
> puntuak
> > hain zuzen:
> >
> > «_Haren_ soilak nahastea sortzen badu, eta _bere_ (bihurkaria) ez
> > badagokio, _beraren_ (berretu edo indartua) dugu aukeran».
> >
> > Zure esaldian:
> >
> > «Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari», edo
> «Irakasleak
> > beraren aholkua entzuteko esan zion haurrari». Ez dut uste horrela
> idatzita
> > nahasbiderik gelditzen denik, aholkua norena ote den.
> >
> > --
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> >
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago