[itzul] Bere/haren

rosetta rosetta a bildua euskalnet.net
Or, Urt 9, 13:21:25, CET 2009


(Azterketa gramatikala eta "beraren" alde batera utzita, gauazk  
errazteko) lau lagun gaude bulegoan eta laurok erabat ados gaude:

<Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari> aditzean,  
denok ulertzen dugu hirugarren pertsona baten aholkua dela (hau da,  
ez irakaslearena, ez haurrarena), beste batena baizik: denok  
imajinatzen dugu ikaskide bat edo ikastetxeko zuzendaria. (Ez da  
kasualidadea guztiok antzeko gauzak imajinatzea)

<Bere aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari> aditzean,  
denok ulertzen dugu irakaslearen aholkua dela; haurrarena ere izan  
zitekeen, baina munduaz dugun ezaguerak lagundurik, halaxe ulertzen  
dugu, haurrek normalean ez baitiote aholkurik ematen maisuei.

Rosetta

El 09/01/2009, a las 12:54, Juan Garzia Garmendia escribió:

> Ederki emanak iruditzen zaizkit argibideok guztiok. Izatekotan,  
> xehetasun
> bat sumatzen dut faltan: Gotzonek (eta nik) hor proposatzen dugun  
> erabilera
> (BERAREN) mendebaldeko hikeretakoa da (BERAREN>BERE nahastea  
> arrunta da),
> eta Bidasoaz haraindi HAREN erabiltzen da halakoetan (testuan zetorren
> bezala, hain zuzen).
>
> 2009/1/9 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
>
>> Aditzak isla ditzakeen NORK, NOR eta NORI kasu gramatikaleetariko
>> batekiko erreferentziakidea denean erabiltzen da "bere" erabilera
>> zainduan, edo, hobeto esanda, erabilera hori hobesten duen estiloan
>> (nik ere hobesten dut estilo hori, baina garbi izan behar dugu  
>> estiloa
>> dela, eta ez araua).
>>
>>
>>
>> Paulek aipatzen duen Anuntxiren adibidea aztertzeko, kontuan izan
>> behar dugu aditza mendeko perpausean dagoela (eta, gainera,
>> jokatugabea da -"entzuteko"-) eta "bere" eta "haren" horiek ere
>> mendeko perpausean daudela, ez perpaus nagusian; hau da, mendeko
>> perpauseko aditzari erreparatu behar zaio, ez aditz nagusiari:
>>
>>
>>
>> <Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari>
>>
>>
>>
>> Jatorrizko adibidean mendeko perpauseko aditza jokatuko bagenu, hau
>> izango genuke:
>>
>>
>> <Haren aholkua entzun zezan esan zion irakasleak haurrari>
>>
>>
>> Hartu aditza eta aztertu:
>>
>> "zezan" (ZER-NORK):
>>
>> ZER = aholkua
>>
>> NORK = haurrak
>>
>>
>> Horiek horrela -nik ulertzen dudan moduan-, egia da Anuntxik dioena.
>> Hau da: "HAREN aholkua" esan beharrean "BERE aholkua" esaten bada,
>> "haurraren aholkua" esan nahi da, aditzean ("entzun zezan") dagoen
>> NORK hori "haurra" baita; izan ere, "irakaslea" ez da ageri "entzun
>> zezan" aditzean. "HAREN aholkua" (edo "BERAREN aholkua") esaten bada,
>> "entzun dezan" aditzean ez dagoen beste bat  (ez ZER, ez NORK)
>> ordezkatzen du "HAREN" formak.
>>
>>
>>
>> Alfontso Mujika
>>
>>
>>
>> 2009/1/9 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>>
>>> Esaldia hau da:
>>>>
>>>> -Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE
>>>> aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
>>>>
>>>> "Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko  
>>>> bagenu
>>>> haurraren aholkua ere izango litzateke?
>>>>
>>>
>>> Iruditzen zait Juan Garziaren _Kalko okerrak_ liburuaren pasarte  
>>> batek
>> argi
>>> dezakeela zure zalantza, «2.2. Haren (+beraren) eta bere» ataleko 3.
>> puntuak
>>> hain zuzen:
>>>
>>> «_Haren_ soilak nahastea sortzen badu, eta _bere_ (bihurkaria) ez
>>> badagokio, _beraren_ (berretu edo indartua) dugu aukeran».
>>>
>>> Zure esaldian:
>>>
>>> «Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari», edo
>> «Irakasleak
>>> beraren aholkua entzuteko esan zion haurrari». Ez dut uste horrela
>> idatzita
>>> nahasbiderik gelditzen denik, aholkua norena ote den.
>>>
>>> --
>>> Gotzon Egia
>>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>>
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago