[itzul] Bere/haren
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urt 15, 11:47:59, CET 2009
Arazo bat izan dut ordenadorearekin, eta mezu hau geratu zitzaidan
lehengoan zintzilik. Agian zerbait aprobetxagarririk egongo da (ala dioste
hemengo lagunek). Piper pixka bat ere bazuen, eta ez diot kendu, ez baita,
ustez, mina. On egin.
---
Ez dut ukatuko hor diozuena, baina bai bi ondorio atera (edo bat, bikoitza),
ad absurdum eta tremendum:
1) Euskara batuak jai du: bakoitzak berea, Ezkurrako (eta Ezkurraren?)
legea.
2) Euskalki- edo hizkera-markatzaile bat eta testuinguru-argitzaile bat
erantsi beharko dira testu bakoitzean (ahozkoak egoerarena du, baina
idatziaren ezaugarririk behinetarikoa da testuingurutik aske(ago) ere
funtzionatzea).
Eta hirugarren bat ere atera liteke, zeren, horretara bagoaz, lauk baino
gehiagok ulertzen eta ulertarazten du edozer (testuinguruan garbi badago)
"tio" esate hutsez. Ez dakit zeuek ere prest ote zeundeketen halako
arrazoibidea onartzeko beste batek zuei "baina ulertzen da, ezta?" esaten
dizuen aldiro. Alegia, beste modu batera esanda, hainbesterainokoa bada
aurretiazko gure mundu-ezaguera, ezer garbi esan beharrik ez dago noski.
Azkenik, esaldi dontsura itzulita, eta garbi uzteko ez dudala deus BEREren
aurka, esan behar dut guztiz egokia litzatekeela hor BERE, araurik
zorrotzenean ere, baldin eta azpiko perpausean "entzun ziezaion" adierazi
nahi balitz, eta ez "entzun zezan".
Hots, q.e.d., HAREN/BERAREN erabili edo BERE erabili, auzia ez da estiloari
dagokiona soilik, kasu bakoitzean gauza desberdina adierazten baita...
batzuek, bestelako erabilerak ezauguturik noski, euskara baturako
egokientzat jotzen dugun erabileran, jakina.
Osagarri.
2009/1/9 rosetta <rosetta a bildua euskalnet.net>
> (Azterketa gramatikala eta "beraren" alde batera utzita, gauazk errazteko)
> lau lagun gaude bulegoan eta laurok erabat ados gaude:
>
> <Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari> aditzean, denok
> ulertzen dugu hirugarren pertsona baten aholkua dela (hau da, ez
> irakaslearena, ez haurrarena), beste batena baizik: denok imajinatzen dugu
> ikaskide bat edo ikastetxeko zuzendaria. (Ez da kasualidadea guztiok antzeko
> gauzak imajinatzea)
>
> <Bere aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari> aditzean, denok
> ulertzen dugu irakaslearen aholkua dela; haurrarena ere izan zitekeen, baina
> munduaz dugun ezaguerak lagundurik, halaxe ulertzen dugu, haurrek normalean
> ez baitiote aholkurik ematen maisuei.
>
> Rosetta
>
> El 09/01/2009, a las 12:54, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
>
> Ederki emanak iruditzen zaizkit argibideok guztiok. Izatekotan, xehetasun
>> bat sumatzen dut faltan: Gotzonek (eta nik) hor proposatzen dugun
>> erabilera
>> (BERAREN) mendebaldeko hikeretakoa da (BERAREN>BERE nahastea arrunta da),
>> eta Bidasoaz haraindi HAREN erabiltzen da halakoetan (testuan zetorren
>> bezala, hain zuzen).
>>
>> 2009/1/9 Elhuyar Fundazioa <elhuyar a bildua gmail.com>
>>
>> Aditzak isla ditzakeen NORK, NOR eta NORI kasu gramatikaleetariko
>>> batekiko erreferentziakidea denean erabiltzen da "bere" erabilera
>>> zainduan, edo, hobeto esanda, erabilera hori hobesten duen estiloan
>>> (nik ere hobesten dut estilo hori, baina garbi izan behar dugu estiloa
>>> dela, eta ez araua).
>>>
>>>
>>>
>>> Paulek aipatzen duen Anuntxiren adibidea aztertzeko, kontuan izan
>>> behar dugu aditza mendeko perpausean dagoela (eta, gainera,
>>> jokatugabea da -"entzuteko"-) eta "bere" eta "haren" horiek ere
>>> mendeko perpausean daudela, ez perpaus nagusian; hau da, mendeko
>>> perpauseko aditzari erreparatu behar zaio, ez aditz nagusiari:
>>>
>>>
>>>
>>> <Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari>
>>>
>>>
>>>
>>> Jatorrizko adibidean mendeko perpauseko aditza jokatuko bagenu, hau
>>> izango genuke:
>>>
>>>
>>> <Haren aholkua entzun zezan esan zion irakasleak haurrari>
>>>
>>>
>>> Hartu aditza eta aztertu:
>>>
>>> "zezan" (ZER-NORK):
>>>
>>> ZER = aholkua
>>>
>>> NORK = haurrak
>>>
>>>
>>> Horiek horrela -nik ulertzen dudan moduan-, egia da Anuntxik dioena.
>>> Hau da: "HAREN aholkua" esan beharrean "BERE aholkua" esaten bada,
>>> "haurraren aholkua" esan nahi da, aditzean ("entzun zezan") dagoen
>>> NORK hori "haurra" baita; izan ere, "irakaslea" ez da ageri "entzun
>>> zezan" aditzean. "HAREN aholkua" (edo "BERAREN aholkua") esaten bada,
>>> "entzun dezan" aditzean ez dagoen beste bat (ez ZER, ez NORK)
>>> ordezkatzen du "HAREN" formak.
>>>
>>>
>>>
>>> Alfontso Mujika
>>>
>>>
>>>
>>> 2009/1/9 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
>>>
>>> Esaldia hau da:
>>>>
>>>>>
>>>>> -Haren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari ("BERE
>>>>> aholkua" esaten bada, haurren aholkua da)
>>>>>
>>>>> "Irakasleak bere aholkua entzuteko esan zion haurrari" jarriko bagenu
>>>>> haurraren aholkua ere izango litzateke?
>>>>>
>>>>>
>>>> Iruditzen zait Juan Garziaren _Kalko okerrak_ liburuaren pasarte batek
>>>>
>>> argi
>>>
>>>> dezakeela zure zalantza, «2.2. Haren (+beraren) eta bere» ataleko 3.
>>>>
>>> puntuak
>>>
>>>> hain zuzen:
>>>>
>>>> «_Haren_ soilak nahastea sortzen badu, eta _bere_ (bihurkaria) ez
>>>> badagokio, _beraren_ (berretu edo indartua) dugu aukeran».
>>>>
>>>> Zure esaldian:
>>>>
>>>> «Beraren aholkua entzuteko esan zion irakasleak haurrari», edo
>>>>
>>> «Irakasleak
>>>
>>>> beraren aholkua entzuteko esan zion haurrari». Ez dut uste horrela
>>>>
>>> idatzita
>>>
>>>> nahasbiderik gelditzen denik, aholkua norena ote den.
>>>>
>>>> --
>>>> Gotzon Egia
>>>> gegia a bildua gipuzkoa.net
>>>> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>>>>
>>>>
>>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago