[itzul] idi-arrazak

Euxebe Portugal euxebe a bildua euskalnet.net
Lar, Urt 17, 17:40:02, CET 2009


Ez dakit arraza horien ordain zehatza zein den, baina Gipuzkoako zein Bizkaiko idizaleek "bertzianoa" eta "durangoa" (tudanco) esaten dute. Gipuzkoako ekialdean, "durangesa" ere bai. Kontua da "tudanco" arraza horretako idiak Portugaletik ez baino Kantabriatik ekartzen dituztela batik bat. Hain zuzen ere, Kantabrian bada Tudanca izeneko bailara bat eta, agian, izena handik dator (jentilizioa "tudanco" dute. Gero, baserritarrek "tudanco" "durango" egin dutela esango nuke.

Euxebe Portugal



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago