[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Urt 19, 12:32:23, CET 2009


Eskerrik asko denoi erantzunengatik.
Adibideak adibide, Patxi Petrirenak mezuaren bukaeran eginiko galdera zen
nire zalantza, hain zuzen, eta orain badut zerbait argiago.


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de kixmi
Enviado el: larunbata, 2009.eko urtarrilak 17 16:53
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak

Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi horietako
batzuekin.
Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?

 

Adib.:

-Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
zuena.

(Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)

 

-Landare txikia denboraren poderioz  _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
zuena.

 

-Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.

 

 

 

Eskerrik asko, aldez aurretik

 

 

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago