[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak

Patxi Petrirena patxi a bildua elhuyar.com
Al, Urt 19, 09:17:07, CET 2009


Ez naiz ausartzen baieztapen biribilik egitera, baina zure adibideei ez 
diet oso taxu ona ikusten.

- Lehenbiziko adibidean, hobea iruditzen zait zeuk egindako moldaketa 
("Harako eraikina _hiriaren ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik 
bereizten zuena".).
- Bigarrenean, egokiagotzat daukat "_zuhaitz_ bihurtu zen, enbor 
sendokoa", baina nago ez ote den are egokiago "enbor sendoko zuhaitz 
bihurtu zen".
- Hirugarrena, azkenik, zuzenean gramatikaz kanpokotzat joko nuke (horra 
ausartu!).

Esan ote liteke predikatu-osagarrien mugagabetasunarekin (edo -tzat 
atzizkiarekin, bestela), ez dela ongi ezkontzen azalpenezko perpaus 
erlatiboen -a hori?
Nahiago izan dut irudipenaren berri eman isilik gelditu baino.

Patxi
.
kixmi(e)k dio:
> Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi horietako
> batzuekin.
> Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?
>
>  
>
> Adib.:
>
> -Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
> zuena.
>
> (Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
> ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)
>
>  
>
> -Landare txikia denboraren poderioz  _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
> zuena.
>
>  
>
> -Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.
>
>  
>
>  
>
>  
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik
>
>  
>
>  
>
>  
>   
> ------------------------------------------------------------------------
>
>
> No virus found in this incoming message.
> Checked by AVG - http://www.avg.com 
> Version: 8.0.176 / Virus Database: 270.10.8/1897 - Release Date: 2009/01/16 06:52
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago