[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Urt 19, 10:41:08, CET 2009


Guztiz ados Patxiren azalpenekin.

Baita amaieran galdera modura datorrenarekin ere. Halako aposizioek
erreferente espezifiko bat behar dute aurrekari gisa, eta -tzat
atzizkiarekin doan hori ez da izen-sintagma izatera ere iristen, kategoria
baten "etiketa" hutsa da ("zuhaitz").

Patxik aipatuez gainera, hala ere, bada beste irtenbide bat; alegia,
izen-sintagma bat erabiltzea, ausartzen bagara (ni bai), ez baita erabat
behartua, nahiz kasu normalena izan, izen biluzia erabiltzea "bihurtu"ren
predikatu osagarriarekin:

... zuhaitz bat bihurtu zen, enbor sendokoa

Zer iruditzen, Patxi?

2009/1/19 Patxi Petrirena <patxi a bildua elhuyar.com>

> Ez naiz ausartzen baieztapen biribilik egitera, baina zure adibideei ez
> diet oso taxu ona ikusten.
>
> - Lehenbiziko adibidean, hobea iruditzen zait zeuk egindako moldaketa
> ("Harako eraikina _hiriaren ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik
> bereizten zuena".).
> - Bigarrenean, egokiagotzat daukat "_zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendokoa",
> baina nago ez ote den are egokiago "enbor sendoko zuhaitz bihurtu zen".
> - Hirugarrena, azkenik, zuzenean gramatikaz kanpokotzat joko nuke (horra
> ausartu!).
>
> Esan ote liteke predikatu-osagarrien mugagabetasunarekin (edo -tzat
> atzizkiarekin, bestela), ez dela ongi ezkontzen azalpenezko perpaus
> erlatiboen -a hori?
> Nahiago izan dut irudipenaren berri eman isilik gelditu baino.
>
> Patxi
> .
> kixmi(e)k dio:
>
>>  Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi
>> horietako
>> batzuekin.
>> Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?
>>
>>
>> Adib.:
>>
>> -Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
>> zuena.
>>
>> (Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
>> ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)
>>
>>
>> -Landare txikia denboraren poderioz  _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
>> zuena.
>>
>>
>> -Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.
>>
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko, aldez aurretik
>>
>>
>>
>>
>>  ------------------------------------------------------------------------
>>
>>
>> No virus found in this incoming message.
>> Checked by AVG - http://www.avg.com Version: 8.0.176 / Virus Database:
>> 270.10.8/1897 - Release Date: 2009/01/16 06:52
>>
>>
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago