[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Al, Urt 19, 11:24:17, CET 2009
Nire ustez, horrelako esaldiak zilegi dira, eta are gehiago: esango nuke euskarak, besteak beste horrelakoak, behar-beharrezko dituela.
Dena den, nik ez dakit zuk aipaturiko adibide horietan esan ote daitekeen erlatibozkoaren aurrekaria berez predikatu osoa denik. Hori baino gehiago (eta filologoek zuzenketa-oharra egingo didate, oker banago), niri iruditzen zait erlatibozkoaren aurrekaria izen sintagmak izaten segitzen duela, berezitasuna izanik hurrenkera-kontu bat; hots, aurrekariaren eta erlatibozkoaren artean aditza tartejarria izan dela.
Esan dut horrelako egiturak behar-beharrezkoak iruditzen zaizkidala. Beharbada, ez hainbeste zuk ipini dituzun adibideetarako, nahiko laburrak baitira. Baina esaldiak dexente konplika daitezke. Adibidez:
"Gizajoa tontotzat hartu zuten, ogia ekartzeko esaten ziotenean ardo-botilarekin etortzen zena eta ukuilua garbitzeko agintzen ziotenean behiei bazka ematen ziena."
Nik behintzat, ez diot problemarik ikusten esaldi horri.
Xabier Aristegieta
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de kixmi
Enviado el: sábado, 17 de enero de 2009 16:53
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi horietako
batzuekin.
Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?
Adib.:
-Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
zuena.
(Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)
-Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
zuena.
-Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.
Eskerrik asko, aldez aurretik
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago