[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Urt 19, 12:21:41, CET 2009
Nik ez dut "predikatu"rik aipatu, eta neurean segitzen dut: halako
aposizioak hartzeko, etiketa soila baino gehixeago izan behar du aurreko
sintagmak: "zuhaitz bat", gutxienez, eta ez "zuhaitz".
Bide batez, zure beste adibide horretan, ez da hain erraza irtenbidea, zeren
etiketa ez baita hor izen bat izenondo bat baizik. Hala ere, halakoetan ere
izaten da biderik:
... tonto hutsa zela iritzi zioten, ... -Na
Bide batez, eta fidatzen bazara nire esanaz, Xabier, sinestadazu halako
aurrekari espezifikoen beharra ez dela euskararen berezitasuna, kontu
unibertsal samarra baizik. Erdaraz ere ez dira balekoak honelakoak:
*Le llamaron/consideraban tonto/árbol, que (el cual) no tenía...
Aposizioekin ditugun arazoak, nire ustez (handienetarikoak, gure
hizkuntzaren tipologiarengatik), ez genituzke (des)konpondu behar, ez
euskararen berezko egiturak hautsiz, eta ez halako joera zabalagoen kontra
joz ere.
2009/1/19 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Nire ustez, horrelako esaldiak zilegi dira, eta are gehiago: esango nuke
> euskarak, besteak beste horrelakoak, behar-beharrezko dituela.
>
> Dena den, nik ez dakit zuk aipaturiko adibide horietan esan ote daitekeen
> erlatibozkoaren aurrekaria berez predikatu osoa denik. Hori baino gehiago
> (eta filologoek zuzenketa-oharra egingo didate, oker banago), niri iruditzen
> zait erlatibozkoaren aurrekaria izen sintagmak izaten segitzen duela,
> berezitasuna izanik hurrenkera-kontu bat; hots, aurrekariaren eta
> erlatibozkoaren artean aditza tartejarria izan dela.
>
> Esan dut horrelako egiturak behar-beharrezkoak iruditzen zaizkidala.
> Beharbada, ez hainbeste zuk ipini dituzun adibideetarako, nahiko laburrak
> baitira. Baina esaldiak dexente konplika daitezke. Adibidez:
>
> "Gizajoa tontotzat hartu zuten, ogia ekartzeko esaten ziotenean
> ardo-botilarekin etortzen zena eta ukuilua garbitzeko agintzen ziotenean
> behiei bazka ematen ziena."
>
> Nik behintzat, ez diot problemarik ikusten esaldi horri.
>
> Xabier Aristegieta
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de kixmi
> Enviado el: sábado, 17 de enero de 2009 16:53
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
>
> Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi horietako
> batzuekin.
> Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?
>
>
>
> Adib.:
>
> -Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
> zuena.
>
> (Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
> ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)
>
>
>
> -Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
> zuena.
>
>
>
> -Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.
>
>
>
>
>
>
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik
>
>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago