[itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Al, Urt 19, 13:50:55, CET 2009
Kaixo!
Juan, "predikatu"ari buruzko aipamena egin dut kixmi jaun edo andreak (bidenabar esanda: eskertzekoa litzateke posta-zerrenda honetara mezuak bidaltzen dituztenek beren izen-deiturak ipintzea, adeitasun hutsagatik besterik ez bada ere) eginiko galderari erantzunez ("Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?", galdetu du); beraz, ez dauka zerikusirik zure mezuarekin.
Beharbada komeni litzateke gai honen bi alderdi bereiztea:
1.- Erlatibozkorik erabili ahal ote den aditza dagoenean erreferentearen eta erlatiboaren artean. Alegia, esaldi hau bezalakoak zuzenak diren ala ez: "Sistema berri bat abiarazi dute, administraziora beren espedientearen izapidetze-egoera zertan den galdetzera hurbiltzen diren herritarren itxarote-denbora nabarmen murrizten duena". Nik uste dut baietz (ez zait taxuzko beste aukerarik bururatzen esaldi hori emateko).
2.- Aurrekaria deklinatuta egoteak edo espezifikoa ez izateak zer-nolako murriztapen ezartzen dizkion erlatibozkoak horrela erabiltzeko aukerari. Gai interesgarria da, jakina, eta ziur nago iritzi ezberdineko jende asko gaudela. Dena den, jo dezagun, kixmik aipaturiko bigarren esaldiari dagokionez ("Landare txikia denboraren poderioz zuhaitz bihurtu zen, enbor sendoa zuena"), landarea ez dela soilik "zuhaitz" bihurtzen, baizik eta zer edo zer konplikatuagoa (eta barkatuko didazue adibide aski barregarria, baina guztiok dakigu zer-nolako testuak itzultzea "desegokitzen" zaigun itzultzaileoi): "euri, elur, tximist eta trumoiei desafio eginez bere adarrak alde guztietara hedatzen zituen eta lau haizeek eginarazten zioten dardarari tinko eta harro eusten zion zuhaitz" (puf!). Zein litzateke hor irtenbidea?
Bestalde, "tontoaren" zorioneko adibide horretan, nik "tonto" ez dut izenondo gisa ulertu, baizik eta izen gisa, eta, ildo horretatik, esaldia horrela ulertzen dut: "...le tomaron por un tonto que cuando le pedían tal hacía cual, y que cuando lo otro, lo de más allá".
Tira, deitzen ari zaizkit eta bukatu beharra daukat. Ondo izan.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: lunes, 19 de enero de 2009 12:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
Nik ez dut "predikatu"rik aipatu, eta neurean segitzen dut: halako
aposizioak hartzeko, etiketa soila baino gehixeago izan behar du aurreko
sintagmak: "zuhaitz bat", gutxienez, eta ez "zuhaitz".
Bide batez, zure beste adibide horretan, ez da hain erraza irtenbidea, zeren
etiketa ez baita hor izen bat izenondo bat baizik. Hala ere, halakoetan ere
izaten da biderik:
... tonto hutsa zela iritzi zioten, ... -Na
Bide batez, eta fidatzen bazara nire esanaz, Xabier, sinestadazu halako
aurrekari espezifikoen beharra ez dela euskararen berezitasuna, kontu
unibertsal samarra baizik. Erdaraz ere ez dira balekoak honelakoak:
*Le llamaron/consideraban tonto/árbol, que (el cual) no tenía...
Aposizioekin ditugun arazoak, nire ustez (handienetarikoak, gure
hizkuntzaren tipologiarengatik), ez genituzke (des)konpondu behar, ez
euskararen berezko egiturak hautsiz, eta ez halako joera zabalagoen kontra
joz ere.
2009/1/19 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Nire ustez, horrelako esaldiak zilegi dira, eta are gehiago: esango nuke
> euskarak, besteak beste horrelakoak, behar-beharrezko dituela.
>
> Dena den, nik ez dakit zuk aipaturiko adibide horietan esan ote daitekeen
> erlatibozkoaren aurrekaria berez predikatu osoa denik. Hori baino gehiago
> (eta filologoek zuzenketa-oharra egingo didate, oker banago), niri iruditzen
> zait erlatibozkoaren aurrekaria izen sintagmak izaten segitzen duela,
> berezitasuna izanik hurrenkera-kontu bat; hots, aurrekariaren eta
> erlatibozkoaren artean aditza tartejarria izan dela.
>
> Esan dut horrelako egiturak behar-beharrezkoak iruditzen zaizkidala.
> Beharbada, ez hainbeste zuk ipini dituzun adibideetarako, nahiko laburrak
> baitira. Baina esaldiak dexente konplika daitezke. Adibidez:
>
> "Gizajoa tontotzat hartu zuten, ogia ekartzeko esaten ziotenean
> ardo-botilarekin etortzen zena eta ukuilua garbitzeko agintzen ziotenean
> behiei bazka ematen ziena."
>
> Nik behintzat, ez diot problemarik ikusten esaldi horri.
>
> Xabier Aristegieta
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de kixmi
> Enviado el: sábado, 17 de enero de 2009 16:53
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: [itzul] Erlatibozko aposizioak eta predikatu osagarriak
>
> Zalantza sortu zait eskuinera eraman ohi diren erlatibozko esaldi horietako
> batzuekin.
> Zilegi al da predikatu osagarri bat hartzea horrelakoen aurrekaritzat?
>
>
>
> Adib.:
>
> -Harako eraikina _hiriaren ezaugarri gisa_ zuten, besteetatik bereizten
> zuena.
>
> (Honek ez du zalantzarik sortzen, noski: "Harako eraikina _hiriaren
> ezaugarri bat_ zen haientzat, besteetatik bereizten zuena.)
>
>
>
> -Landare txikia denboraren poderioz _zuhaitz_ bihurtu zen, enbor sendoa
> zuena.
>
>
>
> -Gizajoa _tontotzat_ hartu zuten, ezer ulertzen ez zuena.
>
>
>
>
>
>
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik
>
>
>
>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago